Erlijio Musikako kontzertu
Datorren ostegunean, ekainak 6, Artzain Onaren katedralean (20:00etan) kontzertu gogoetatsua eskainiko du Mariaren Bihotza abesbatzak, eta Fernando Prado Donostiako gotzainak ere parte hartuko du bertan.
San Antonio Maria Claretek bere Autobiografiaren 233. zenbakian jasotzen duen Otoitz apostolikoa da kontzertuaren ardatza. Otoitz honek lau ekintza proposatzen dizkigu: Jainkoa ezagutu, maitatu, zerbitzatu eta laudatzea, mugimendu bikoitz, pertsonal eta komunitario baten eskutik.
Kontzertuaren une ezberdinetan zehar, Fernando Prado gotzainak zenbait testu gogoetatsuak irakurriko ditu. Jarraian, Mariaren Bihotza abesbatzak, Aita Donostia, Tomas Garbizu, Antonio Vivaldi, W. A. Mozart etab.-en lanak kantatuko ditu.
Mariaren Bihotza korua, gaur egun 50 ahots misto baino gehiagoz osaturikoa, Donostiako Artzain Onaren katedraleko abesbatza da.
Musikarekin batera, kontzertuan zehar hausnartu eta gogoeta egitera gonbidatzen gaituzten testuak, Aitor Kamiruaga Mieza apaiz klaretarrak eginak dira; Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) teologian, eta Comillaseko Unibertsitatean (Madril) teologia moralean lizentziatua.
Kontzertuaren egitaraua
1. Que te conozca y te haga conocer
Ave Maris Stella. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Aita Donostia (1886 – 1956)
Ave Verum . . . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . . . . . Elward Elgar (1857 – 1934)
Soprano bakarlaria: Ana Otxoa
Ave María . . . . . . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . Tomás Garbizu (1901 – 1989)
Soprano bakarlaria: Ana Otxoa
2. Que te ame y te haga amar
Adoro te Devote . . . . . . . . . . . . . . . . . . Vicente Goikoetxea (1854-1916)
O Salutaris . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . . . . . . . Amadeo Vives (1871 – 1932)
Soprano bakarlaria: Ana Otxoa
¡Quédate, buen Jesús! . . . . . . . . . . . Luis Iruarrizaga, cmf (1891 – 1928)
Baxu bakarlaria: Aitor Kamiruaga Mieza, cmf
Aita Gurea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Aita F. Madina (1907 – 1972)
Que te sirva y te haga servir
Misse Breve nº7 “Aux Chapelles” . . . . . . Charles Gounod (1818 – 1893)
Kyrie
Gloria
Sanctus
O salutaris
Agnus Dei
Solistas: Rafael Santos Redondo (tenorea)
Aitor Kamiruaga Mieza, cmf (baxua)
Que te alabe y te haga alabar
Gloria (nº I) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Antonio Vivaldi (1678 – 1741)
Laudate Dominum . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . W. A. Mozart (1756 – 1791)
Soprano bakarlaria: Ana Otxoa
Cantique de Jean Racine . . . . . . . . . . . . . . . Gabriel Fauré (1845 – 1924)
Tollite Hostias . . . . . . . . . . . . . . . . . . Camille Saint-Saëns (1835 – 1921)
Zuzendaria: Alain Ayerdi Gurpegui
Bakarlariak: Ana Otxoa (soprano,) Rafael Santos (tenor) y Aitor Kamiruaga, cmf (bajo)
Organo-jotzailea: Gerardo Rifón
Kontzertu hau, uztailaren 6an, Ondare Nazionalak antolatutako Musika Erlijiosoaren zikloaren barruan ere gozatzeko aukera izango da El Escorialeko San Lorentzo Monasterioaren basilikan (21:00etan).