Blog

Ama Birjinaren Koroatzearen hirurogeita hamar urteen oroitzapena 

Ama Birjinaren Koroatzearen hirurogeita hamar urteen oroitzapena 

1954ko maiatzaren 30ean, Junkaleko Ama Birjina kanonikoki koroatua izan zan, eta Junkaleko parrokiak (Irun) oroitu nahi izan du hain egun seinalatua, gertaera hunkigarri hau jasotzen duen liburu bat argitaratuz, eta erakusketa bat zabalduz. Horretarako, maiatzaren 28tik 30era ospatuko den ospakizuna, hiru eukaristia antolatu dira; hurrenez hurren, gotzainak, artzipresteak eta bikario nagusiak emango dituzte.

Koroatzearen data ospatzeko egitarau berezi bat antolatu da non Ama Birjinari eskainitako hiru egun nabarmentzen diren. Hirurrenaren lehen eguna, maiatzaren 28a izango da, asteartea; 19.00etatik aurrera, Jose Ramon Treviño artziprestea izango da eukaristia gidatuko duena. Horrez gain, 20:00etan erlijio-musika kontzertua ospatuko da Iga Abesbatzaren eskutik.

Duela hirurogeita hamar urteko triunfalismorik gabe, baina gure Junkaleko Amarenganako maitasun eta jainkotiartasun berarekin, ekitaldiak zabal-zabalik daude parte hartu nahi duten fededun guztientzat”, adierazi du don Fernando Jimenez parrokoak, Andre Mariari buruzko hirurrenean parte hartzeko gonbidapena luzatuz.

Maiatzaren 29an, asteazkena, Mikel Arangurenek, Elizbarrutiko bikario nagusia, emango du meza. Ondoren, Santiago Reyes egilearen eskutik, “Juncal de amores” liburuaren aurkezpena egingo da parrokia-aretoan.

Maiatzaren 30ean, osteguna, hirurrenaren hirugarren egunean, eta koroatzearen data zehatzaren urteurrenarekin bat eginez, 19:00etatik aurrera, on Fernando Prado gotzaina izango da Eukaristia Nagusiaren buru. Eskaintzan zehar, Ametsa abesbatzak Junkaleko Ama Birjinari eskainitako ereserki erabat ezezagun bat estreinatuko du, eta eukaristiaren ondoren, Hilarion Eslavaren Salve Solemnea kantatuko da.

Juncal de amores

Hirurrenean ezagutzera emango da, Santiago Reyesek, Junkaleko Ama Birjinaren historiari buruzko “Juncal de amores” izeneko idatzi duen liburua. Orain arte argitaratu gabeko irudiekin edertua, eta bitxikeria historikoen bidez tailua apaintzeko moduaren bilakaera erakusten duen argitalpena, salgai dago 25 eurotan parrokiako sakristian.

Fernando Jimenez parrokoaren hitzetan, “estilo xumean, irudiaren jatorria kontatzen da, mendeetan zehar irundarrek ez ezik, erromes eta marinelengatik jasotako gurtza”.

Erakusketa

Maiatzaren 15etik 31ra, 10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 19.00etara, Ama Birjinarekin zerikusia duten, eta parrokian ikusgai egongo diren, ehundik gora objekturen oroitzapenezko erakusketa egongo da ikusgai.

Datak:

– Asteazkena 15: arratsaldeko 17:30etan, katekesiko haurrek otoitz eta lore eskaintza egingo dute.

– Asteartea 28: Arratsaldeko 19:00etan, Jose Ramon Treviño artzipresteak eukaristia gidatuko du. Ondoren, 20:00etan, erlijio-musika kontzertua.

– Asteazkena 29: arratsaldeko 19:00etan eukaristia ospatuko da Mikel Aranguren Bikario Nagusia buru dela. 20:00etan, berriz, ‘Juncal de amores’ liburuaren aurkezpena parrokia-aretoan.

– Osteguna 30: arratsaldeko 19:00etan, Fernando Prado Ayuso, Donostiako Gotzaina, eukaristia gidatuko du. Ondoren, Hilarion Eslavaren Salve Solemnea kantatuko da.

– Ostirala 31: Irungo gazteek, 20:00etan, Adorazioko Mariar Bijilia Eukaristia ospatuko dute.