Cristina Gabirondo, misiolaria Kenyan: “Axolagabe ez geratzea da garrantzitsuena”
Cristina Gabirondo, Kaikorreko (Turkana, Kenya) aritutako misiolariari egindako elkarrizketa
Cristina Gabirondok, 26 urte ditu, eta uda honetan hilabete igaro du Kaikorren, Turkana eskualdean (Kenya). Marianista Ahizpen egunerokoa, eta misioa partekatu ditu. Zizurkilgo naturaren berdetasunetik Turkanako tonu beroetara igaro zen, hau da, haizeak hautsa harrotzen duen, eta egunak gehiago neurtzen diren elikagaien bila ibiltzeagatik, erlojuagatik baino.
Cristinak bertatik bertara ezagutu du hango eguneroko bizitzaren gogortasuna, txirotasunak eta hauskortasunak markatutako errealitate latza, baina ez da behatzaile soil gisa joan, misiolari bokazio argi batekin baizik: parte hartzera, belarriak zabal-zabalik izatera, eta maitasuna zabaltzera joan da, hau da, ia guztia falta dela dirudien lekuan.
Ivan Benkok El Espejo de Gipuzkoa irratsaioan (COPE) egindako elkarrizketa honetan, Cristinak, esperientzia horrek “barrutik nola birkokatu” duen azaltzen du, fedea eta misioari buruz zer topatu duen, maitasunetik hezitzeko indarra nola ikasi duen, eta zergatik sentitzen duen Kaikorren “egon nahi zuen lekuan zegoela”.
Bere hitzak, pobreziaren errealitateari aurrez aurre begiratzeko, axolagabe ez geratzeko, eta misioa, hemendik ere eraiki daitekeela ikusteko gonbidapena.

Cristina, zuk, Zizurkil eta Turkana ezagutzen dituzu. Bietan, beren bizitzak, istorioak… dituzten pertsonak daude. Bi tokietako herritarrak, zertan dira antzekoak, eta zertan bereizten dira?
Antzekotasunetan, biak leku txikiak direla esango nuke, jende gutxi bizi da batean eta bestean, eta ondorioz, ia guztiok ezagutzen dugu elkar. Hurbiltasuna dago, elkarrenganako interesa dugu, komunitate bat dago atzean.
Ezberdintasunei dagokienez, Turkana bezalako leku batean, bizitza, oso oinarrizko premien inguruan kokatzen da, hala nola jatea edo edatea. Familia askoren bizitza, egun horretarako, janaria aurkitzen aritzean oinarritzen da, eta ikusiko da zer gertatzen den hurrengo egunean. Horren ondorioz, askotan ez da lekurik geratzen behar “aurreratuagoetarako”, hau da, maitasuna edo zaintza emozionalerako. Eta hori, adibidez, haur edo zaharrekiko hartu-emanean antzematen da.
Haurrei eta zaharrei buruz ari garela, zerk eman dizu atentzio gehien?
Konturatu naiz umeak, umeak direla leku guztietan. Berdin egiten dute barre, berdin jokatzen dute, berdin haserretzen dira, arreta berdina bilatzen dute… Esango nuke haurrengan esentzia bera dela, baina testuingurua da aldatzen dena.
Zaharrekin ez dut hainbesteko harremanik izan, batez ere haurrengan zentratuta bainengoen. Baina atentzioa ematen zidan, ordea, denak benetan zirenak baino zaharragoak ziruditela, bizitzaren gogortasunagatik. Beraz, ez nuke jakingo esaten adineko asko edo gutxi zeuden, “itxurazko” adinak asko engainatzen baitzuen.

Zu Lehen Munduko emakumea zara, eta oso eroso bizi gara hemen. Ia behar guztiak beteta ditugu. Bat-batean, jendea bi egun ere jan gabe egon daitekeen leku batean egon zara. Horrek eragina izan behar du. Nolakoa izan zen zuretzat talka hori?
Barrutik birkokatzen zaitu. “Zenbat daukagun eta zer gutxi baloratzen dugun” esaten dugun horrek beste dimentsio bat hartzen du han. Hemen kexatu egiten gara, han, luxua izango liratekeen gauzengatik.
Gauza oso zehatzetan, asko nabaritzen nuen hori. Adibidez, haurrak, azazkalekin platera arraspatzen ikustea; dena jateko, mami bat bera ere gera ez zedin, beti gose baitira. Goizero, ama bat, etxera etorri eta katuen janariaren platertxoari begiratzen zion ea zerbait soberan utzi ote zuen ikusteko. Irudi horiek ondo gogoan geratzen dira.
Uste dut askori errealitate kolpe handia emango ligukeela. Badakigu mundua gogorra dela, baina beste kontu bat da hain gertutik ikustea. Eta zure fedetik, nola bizi izan zenuen? Alde horretatik ere astindu zintuen?
Bai, noski. Jakina, “Eta, hemen, Jainkoa non dago?” galdera etortzen zaizu burura. Askotan esaten dugu “pobrezia arintzeko otoitz egin behar da”, eta erraza da horretan bakarrik geratzea: nik otoitz egiten dut, eta Jainkoak egingo du berea. Baina han konturatu nintzen, azken batean, gu bere tresnak garela: bere begiak ikusteko, eta bere eskuak gauzak egiteko. Otoitza garrantzitsua da, baina ezin da aitzakia izan gu ez nahasteko.

Eta lan egiten duten eskuez ari garela, hor daude Marianista Ahizpak, zu Kaikorren egon zaren lagunartea. Zer egiten dute hango euren misioan?
Bere lana, batez ere, nutrizio, osasun eta hezkuntza beharretan bideratzen da. 13 haurtzaindegi dituzte (haur-hezkuntzako ikastetxe moduko batzuk), eta baita lehen hezkuntzako ikastetxe bat ere. Osasun-arreta eskaintzen dute klinika mugikor baten eskutik, putzuak eraiki edo baratzeak sortzen dituzte… Emakumearekin ere lan asko egiten dute, hango emakumearen egoera oso gogorra baita.
Gainera, ebanjelizatze lan garrantzitsua egiten dute katekesi talde ezberdinekin. Gazteak hazten diren ahala, katekista izateko aukera ere eskaintzen zaie, etorkizunean katekista izan nahi badute.
Eta, horretaz gain, 14 umez osaturiko etxe bat dute, nire egonaldian, niretzat guztiaren erdigune bihurtu zena.
Klinika mugikorra, ikastetxeak, proiektuak… aipatu dituzu. “Puzzle” horretan guztian, zein zen zure egitekoa? Zertan aritu zara batik bat?
Uste dut, nire ekarpenik handiena, han bertan egotea izan dela. Nire egonaldian, 14 ume horiek nire helburu nagusia bihurtu ziren. Beraien edozein beharretarako prest egoten saiatzen zen: haiekin jolasean aritzeko, jarduerak egiteko, prestatzen laguntzeko, katekesia emateko… Azkenean, han egon, beraiei entzun, lagundu, hori ere oso garrantzitsua baita.
Zugandik zerbait eman diezula uste duzu?
Bai, baietz uste dut. Eta, aldi berean, asko ikasi dut maitasunaren bidez hezitzearen garrantziaz. Han, askotan, hezitzeko modua oso gogorra da haurrekin, eta niri zaila egiten zitzaidan hura ikustea. Horrek askoz gehiago balioetsi dit maitasunean eta samurtasunean oinarritutako hezkuntzak, irmoa izateari utzi gabe, baina beldurretik urrun.
Mendebaldeko gure gizartean, Me Too-ren ondoren, asko hitz egiten da gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaz. Esan berri duzu, Turkanan, emakumearen egoera zaila dela. Nolakoa da zehazki? Zergatik?
Han, haurren ezkontza ohikoa da. Teorian, familia bakoitzak alaba bat aukeratu behar du ezkontzeko, eta ondorioz, neska hori, ez da eskolara joango. Haurtzaindegian edo haur hezkuntzan ibiliko da, baina ez da lehen hezkuntzara iritsiko.
Gizon askok ez dute gogoko emakumeak eskolara joan daitezen, hezkuntzak adimenaargitzen baitu. Ikasketak dituen emakume batek, erabakiak, bere kabuz har ditzake, eta eskolara joaten ez bada, azkenean, beste batzuek erabakitzen dute bere ordez.
Haurtzaroan eta gaztaroan zehar, lepokoak jartzen dizkiete, duten “kemena” adierazteko. Ondoren, lepoko horiek ahuntzen, gameluen edo beste ondasun batzuen truke ematen zaizkio gizonari. Horrek guztiak, asko sumintzen ninduen.

Noski, heziketa jasoz gero, gizonek nahi dutenarekin bat ez datozen bideak aukeratzeko arriskua zabaltzen du. Funtsean, gizonak, emakumeen askatasunaren beldur dira.
Horixe. Haserretu egiten nintzen, noski. Ahizpek esaten zidaten, neska batzuk, unibertsitatera joatea lortzen dutela. Baina Kaikora itzultzen direnean, askotan gidoi bera errepikatzen da, presio sozial eta kulturala oso handia delako. Han, nahiko jarrera poligamiko antzematen da gizonengan.
Hala ere, bai ahizpek, eta bai apaizek, pixkanaka-pixkanaka gauzak aldatzen ari zirela esaten ziguten. Oso poliki, baina pauso txikiak egon badaude.
Harremanez, elkarrizketez… hitz egin duzu. Turkanako jendearekin hitz egin ahal izan duzu praktikotasunaz haratago? Han, lagunak dituzula esango zenuke?
Bai, zalantzarik gabe. Niretzat, handik ekarri ditudan gauzarik garrantzitsuenak, pertsona desberdinekin eraiki ditudan harremanak dira. Haietako askorekin hitz egiteko aukera izan dut; haien bizitza kontatu didate, nirea partekatu dit beraiekin, gure pozak eta kezkak partekatu ditugu.
Batez ere haurrak, ahizpak eta komunitateko hainbat pertsona oso gogoan ditut, asko maite ditut.
Itzultzeko gogorik?
Bai. Eta desira bat baino gehiago, behar bat da ia: ikasten jarraitzeko, eta, neurri batean, komunitate horren parte izateko.
Joan aurretik, misioaren inguruan, jakinmina zenuen. Informazioa bilatu zenuen zeure kabuz, eta Donostiako Elizbarrutiko Misioen Ordezkaritzaren prestakuntza ikastaroan ere parte hartu zenuen. Uste duzu aurretiazko ezagutza horrek hobeto integratzen eta bizi behar zenuena ulertzen lagundu zizula?
Bai, asko. Erraza da, “iritsi, eta dena aldatuko dut” pentsamoldearekin joan, eta gero, ez duzula ezer aldatu konturatzea. Uste dut, zentzu horretan, prestakuntzari esker, nahiko ondo jantzita joan nintzela: jakitun nintzen zertara nindoan. Edonor “salbatzea” baino, ikastea, bat egitea, eta laguntzearekin du zerikusia Misioak.

Eta nolakoa izan zen etxera itzultzea? Kaikorren, Turkanan, hilabete eman ondoren, misioa, isiltasuna eta laguntza errazteko errealitatetik, lana, zarata, presaka ibili, autoak… errealitatera igaro zinen. Shock handia nabaritu zenuen etxeratu zinenean?
Bai, itzultzea ez zen samurra izan. Iritsi bezain laster lanean hasi nintzen, eta nire arreta berehala eskatzen zuten gauzetan aritu nintzen. Han bizi izandakoaz ahaztu beharko banu bezala sentitu nintzen, hemengoan bakarrik buru-belarri aritzeko.
Denboraldi batean, ohi baino haserreago egon nintzen, deskolokatuagoa. Baina pixkanaka dena orekatzen da: esperientzia barneratzen duzu zure bizitzan leku bat eginez.
Pentsa dezagun entzuten gaituztenengan eta zu bezala elizbarrutiko misiolari proiektuetan inplikatu nahi dutenengan. Nola lagundu dezakete zehazki? Zer lankidetza-modu daude Misioen Ordezkaritzarekin, eta zehatz-mehatz, Kaikor proiektuarekin?
Uste dut laguntzeko era guztiak baliotsuak direla. Misiora fisikoki joan daitekeenak bakarrik balio duenaren ideia burutik kendu behar dugu. Proiektu asko hemendik egiten dute aurrera.
Bakoitzak ahal duen moduan egin dezake bere ekarpena: otoitz eginez, laguntza ekonomikoaren eskutik, denbora eskainiaz, proiektuak ezagutaraziz… Garrantzitsuena, axolagabetasunari aurre egitea da.
Azken galdera. Hitz bakar batean, edo adierazpen baten eskutik, han bizitako azaldu beharko bazenu, zein izango litzateke hitz hori?
“Egon nahi nuen lekuan egon naiz”.
Datorren astean, elizagipuzkoa.org helbidean, eskuragarri egongo da Donostiako Elizbarrutiak 2026rako prestatu duen misiolari ikastaroari buruzko informazio guztia. Misioan sakondu, inplikatu eta misiolari esperientzia, seriotasunez prestatu nahi duten lagun guztiei dago zuzendua urtarrilean hasiko da ibilbidea.