Blog

Jubileu Ibilaldiaren kronika

Jubileu Ibilaldiaren kronika

“Ibilaldia Jubileu-Elizetan barrena”, Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko antolatua, joan den igandean, ekainaren 22an, amaitu zen, Gipuzkoako toki eta eliza esanguratsuenetariko batzuk bisitatu ondoren, komunitatea sendotuz eta espiritualtasun eta adiskidetasun une sakonak eskainiz.

Martxa ekainaren 19an, ostegunean, hasi zen Arantzazuko Santutegitik, eta han, On Mikel Aranguren bikario nagusiak gidatutako hasierako otoitz baten ondoren, erromesaldia hasi zen. Lehen etapa honetan, parte-hartzaileek atseden eta hausnarketa uneak gozatu zituzten, eta Andra Maria Zeruratzearen Parrokian 19:00etan ospatutako meza batekin amaitu zen.

Bigarren etapak (ekainaren 20an) taldea Zumarragatik Azpeitiko Loiolako santutegira eraman zuen. Jesuiten komunitatearen harrera eta Ate Santutik sartzea bidai honen une esanguratsuak izan ziren.

Bide luzeena erromesek hirugarren etapan egin zuten, Loiolatik Zarautzera, paisai ederretatik igaroz eta otorduko uneak partekatzeko geldituz.

Azkenik, laugarren eta azken etapak, igandean, Zarautzetik Donostiara eraman zituen ibiltariak. Une berezi eta hunkigarri batean, hainbat Donostiako parrokiatako kideek erromesekin bat egin zuten Artzain Ona Katedralerantz azken kilometroak elkarrekin egiteko. Bertan, On Fernando Prado Ayuso gotzainak azken meza presiditu zuen Ate Santutik igarotze sinbolikoa egin ondoren.

Elizbarrutiak bihotzez eskertzen du parte-hartzaile guztiek erakutsitako inplikazioa eta ilusioa, Jubileu honen garrantzia azpimarratuz, kristau konpromisoa berritzeko eta Jainkoaren errukia komunitatean bizitzeko aukera paregabea baita.

Fotos: Flickr