Blog

2024ko pastoral urtearen hasiera eta Borja Prieto Esnaolaren presbitero ordenazioa Urretxun

2024ko pastoral urtearen hasiera eta Borja Prieto Esnaolaren presbitero ordenazioa Urretxun

Atzo, irailak 29, Donostiako Elizbarrutiak bere pastoral urteko unerik esanguratsuenetako bat bizi izan zuen Borja Prieto Esnaolaren apaiz-ordenazioaren bidez. Ospakizuna Urretxuko Tourseko San Martin parrokian ospatu zen, apaiz berriaren jaioterrian, eta pastoral urtearen hasierarekin egin zuen bat. Elizkizuna, Fernando Prado Ayusok, Donostiako Gotzaina, zuzendu zuen, eta bertan, elizbarrutiko apaiz ugari, Borjaren senideak, lagunak, Urretxuko bizilagunak, eta Gipuzkoako Eliza osoko kideak han izan ziren.

Elizbarrutiko hainbat lekutatik Borjari egun berezi honetan laguntzera hurbildu ziren fededunak, egun berezi honetarako apainduriko parrokian. Ospakizuna elebiduna izan zen, eta ospakizunaren solemnitatea, abesbatzaren partaidetzak areagotu zuen. Meza hasi zen une beretik, alaitasun eta espiritualtasun sakoneko giroa nabaritu zen, gertakizun honek Borjarentzat zein elizbarrutiarentzat duen garrantziaren isla.

Gotzainak, homilian zehar, bere jaioterrian, Urretxun, Borjaren ordenazioak zuen sinbolismo berezia azpimarratu nahi izan zuen. “Jai eguna da herri eder, eta parrokia maitagarri honetan”, adierazi zuen bere sermoiari hasiera eman zionean.

Gotzainak azpimarratu zuen, Borjaren fedea, bere familia zein elkartean nola erein eta hazi zen. Gogoratu zuen, parrokia honetan bertan jaso zituela Borjak, herriko beste edozein umek bezala, kristau sarbideko sakramentuak, eta nola kristau-elkarte horretan bizitako esperientziak erabakigarriak izan ziren bere apaiz bokaziorako.

Homiliaren une hunkigarri batean, Gotzainak, bere sustraiak inoiz ez ahazteko adierazi zion Borjari. “Gaur gogorarazi nahi dizut ez duzula zure herria ahaztu behar. Ez nahiz Urretxu zure herriaz ari- Hro ezinezkoa izango litzateke. Hemen zure ingurukoak dituzu (…). Zentzu zabalago batetaz ari naiz, hau da, inoiz ez ahaztu zure sustraiak”.

Hitz horiekin, Gotzainak, beti, zerbitzatzera deitua dagoen pertsonekin lotura sakona izan dezan gonbita luzatu zion Borjari; “klerikalismoa” deiturikoan erortzea saihestuz, hau da, fededunen eguneroko bizitzatik urruntzeko tentazioa, bere apaiz izaerak besteen gainetik jartzen duela pentsatuz.

“Apaizak herritik jaiotzen dira, historia jakin batetik, familia normal batetik, sinesduna, poztasun eta nahigabeekin, bere borroka eta itxaropenekin, bere zorte eta zorigaitzekin”.

Homilia ere egun berean ospatu zen Migrantearen Munduko Jardunaldian kokatu zen. Aurtengo leloa, “Jainkoa bere herriarekin dabil”, Gotzainak Borjarentzat zein Eliza osoarentzat, goi-ardura mezu bezala nabarmendu zuen. “Jaso dezagun goi-ardura bat bezala. Adierazgarri izan daiteke, bai zuretzat eta bai denontzat ere. Ondo etoriko zaigu beti, apaiza, Jainkoa bere herriarekin bat eginik dagoen ikur bat besterik ez dela beti gogoratzea, nola elikatzen duen bere hitzarekin, bere ogiarekin, bere errukiarekin, bere baitasun hurbilekoarekin, bere Itxaropenarekin; guztiok zutik mantentzen gaituen Itxaropena, eta Jainkoak hitzemandakoan oinarritzen da: “Jakin, ni zuekin nagoela, egunero, munduaren azken eguneraino”.

Homilia amaitu baino lehen, Gotzainak zenbait aholku praktiko luzatu zizkion apaiz berriari. “Ez zaitez ‘funtzionario’ txarrean bihurtu”, ohartarazi zion. Hau da, arimarik eta gogorik gabe, errutinak eta borroka espiritual ezak, zerbitzua, lan mekaniko hutsa bihurtzeko arriskua, alegia. “Ez ezazu ohikeriak, nagikeriak edota zure borroka espiritualaren gabeziak, sagaratuaren funtzionario bihurtu zaitezen, Elizako langile bat, orduak betez, eta soldata bat jasoz, ‘meza eta hiletetako egile” soil bat. Batik bat, lekuko bat zara”.

Gotzainak, bere aitak emandako aholku pertsonal bat helarazi zion: “Ez utzi normala izateari”. Gomendio erraza dirudien arren, apaiz batentzat oso garrantzitsua dela adierazi zuen. “Normala izan, baina ez arrunta”, gaineratu zuen Gotzainak, Borjak bere apaltasuna eta gizatasuna mantendu behar dituela azalduz, baina bere egitekoa Artzain Ona antzeratzea dela ahaztu gabe. “Beti nabari dadila zugan, normaltasun eta xumetasunetik, zaren hori: Jainkoaren semea, gizatasunean aberatsa”. Hurbilekoa izatearen eta, aldi berean, Kristoren ordezkari sakramentala izatearen arteko oreka hori da, Gotzainaren ustez, apaiz-lan emankor eta leial baterako gakoa.

Azkenik, Gotzainak elizbarrutiko hainbat apaizen parte-hartzea eskertu zuen, Borjaren ordenazioa, elizbarrutiko presbiterioan batasun eta anaitasunaren irudiaren ikurra dela azpimarratuz. “Zuek hemen egotea, prebiterioan, Borjari hurbiltasuna, maitasuna eta harrera keinu bat izateaz gain, testigantza bat ere bada; Borjarentzat eta denontzat, benetako eredu bat zuen batasun eta senidetasunean”.

Borja, bere familia, eta baita komunitatearen aldeko bihotzezko otoitz batekin amaiera eman zitzaiion ospakizunari. “Otoitz berezi bat egin dezagun Borja, bere Sendia eta baita gu guztion alde, gure fedearen loturak eta Jainkoarekin dugun erlazioa, beti, gure bizitzen zutabe nagusia izan dadila”, gaineratu zuen Gotzainak.

Zeremonia honekin, Donostiako Elizbarrutiak urte pastoral berri bati, itxaropenez eta espiritua berrituz ekiten dio, eta Borja Prieto, Elizaren zerbitzura, presbitero berri bezala harrera eginez.

Bere egitekoa, beti, Jainkoaren hurbiltasunaren testigantza izan dadila, eta Gotzainak azpimarratu zuen bezala, berarengana jotzen duten guztientzat, babesleku izan dadila; beti, zera gogoratuz, pertsona bakoitza, bere egoera kontuan hartu gabe, Jainkoak ikaragarri maite duela.