“Bizitza Osasuntsuaren Artea. Ebanjelioa eta heldutasun afektibo” ikastaroa
Apirilaren 27 eta 28ko asteburuan amaitu zen Elizbarrutiko Bide-laguntza Eskolak antolatu, eta zazpi topaketaz eta asteburuko erretiroaz osatutako “Bizitza osasuntsuaren artea. Ebanjelioa eta heldutasun afektiboa” ikastaroa.
Ikastaroak, Jesusek bezala maitatzen laguntzeko tresnak eskaintzen ditu, baita gure maitasuna emateko ere, Berak maite gaituen bezala maitatuz. Jakitun izanda honek bere afektibitatea sendatzeko bide bat da; Jesusen begiradapean bakarrik egin daitekeena, eta Berarengandik, gu, eraldatuz.
Inork ezin du ez daukanetik eman. Eta gure fedeak, dei egiten digu, gure bizitza, baldintzarik gabeko maitasun-emate bihurtzeko. Muturreraino. Zer da Kristoren jarraitzaile izatea? Munduari gure Maitasuna eskaini nahi badiogu, lehenik izan behar guk izan behar dugu.
Nora (Donostia), parte-hartzailea
“Ikastaro hau ikastaro bat baino gehiago da, entrenamendu praktiko eta egituratua; harmonian, osasunean nola bizi gaitezkeen, eta goiari eutsi. Murriztu eta energia kentzen digun horri guztiari, aurrez aurre begiratu, eta, prozesu erraz baten bidez, argi gehiago duen bizitza bat izaten irakasten dizu. Arrunt gomendagarria!
Remedios (Elgoibar), parte-hartzailea
Jainkoaren alaba maitatua naizela indartzen, eta harengan dudan konfiantza finkatzen lagundu dit ikastaro honek. Badakit eguneroko ibilian, eta Ebanjelioek, sendatzeko gakoak ematen dizkidate. Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari gizateriari eskaintzen dion maitasunagatik.
Elena (Zumarraga), parte-hartzailea
Ikastaro-ibilbide honek nire espektatiba guztiak gainditu ditu. Nire esperientzia aberasgarria idazten hasi, eta liburu bat osatuko nuke. Banuen ikastaroaren berri. Ebanjelioa gehiago ezagutu nahian, bizimodu osasuntsua izateko joan behar dudan “Medikua” ezagutu dut. Ikusi dut, elkartean, mediku honek, denok sendatzen gaituela, baldin eta Berarengan konfiantza osoa izanez gero. Ikastaro honek, Jesus, Ebanjelioaren bidez gehiago ezagutzeko aukera eman dit. Nire bizitzan, fede-tresna bat zauriak sendatzeko.
Iñaki (Andoain), parte-hartzailea
Ikastaroak kontzienteago egin nau; bizitzak bide ezberdinak erakusten dizkigu, eta egiazko zorionera iristeko zein hartu erabakitzen dugu.
Mari Jose Moreno, ikastaroko laguntzailea
“Ikastaro honek Jaungoikoaren aurrean jartzen laguntzen die ikastaroa egiten dutenei, eta, Beragandik eta bere begiradapean eta maitasun-ekintzapean, barneko sendabide afektibo-espirituala egiten du, norberaren ezagutzatik, Jesusek sendatu zuen odoljarioa zuen pertsonaren testuan oinarrituta”.
Mikel Iraundegi, ikastaroko laguntzailea
“Ikastaro honetan, Jainkoak guretzat nahi duen bidean jartzen ikasi dugu”.