Blog

Aste Santurantz

Aste Santurantz

Garizuman, gure lurraldeko herri ezberdinetan hamaika ekimen ospatuko dira Aste Santu bitartean. Legazpiko Andre Maria Zeruratzearen parrokiak, “Garizuma: Onbihurtu eta sinistu Ebanjelioan” lemapean, ostiralero, elizan bertan (erdiko pasilloan markatuta daude hamalau egonaldiak) Gurutze bidea ospatuko du 18:30etarik aurrera.

Hondarribian, bestalde, Guadalupeko kalbariotik, Gurutze bidea ere ospatuko da Garizumako ostiraletan, 19:00etatik aurrera. Amaieran, nahi duenak, Meza Santuan parte hartzeko aukera izango du. Ostiral Santuko Gurutze Bidea, berriz, goizeko 10:00etan emango zaio hasiera.

Bidasoa ibaia igarotzen den herriko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria  elizan, portuko elizan, alegia, Garizuman, Gurutze bidea, 18:30etan ospatuko da ostiraletan, eta ondoren meza izango da (19:00ean).

Handik salto batera, Irungo Junkaleko Andre Maria elizan, jada, eman dute jakitera Aste Santuko kartela.

Pasai Donibanen ere, jada, Aste Santurako, zazpi egunetako ekitaldi egutegia iragarri dute. Kostaldeko herri honetako Aste Santuak, Eusko Jaurlaritzak, 2017 urtean emaniko “interes turistiko nabarmena” agiria du.

Donostiako Artzain Ona katedralean, urteak dira ez dela Aste Santuko prozesioa ospatzen. 59 urte ondoren, aurten, bai. Jada, martxan daude lan-talde ezberdinak Nazareteko Jesusen Kofradia martxan jarri, eta apirilaren 3an, prozesioan aurrera atera dadin.

Kofradiako kideak abiadura bizian jarraitzen dute lanean Ostiral Santura begira. Partaideak, lehengo astean hasi ziren farolak garbitzen, zutabeak margotzen, pasoen hegalak egiten… Baita pasoak nola eman behar dituzten entseiatzen ere. Era berean, “Aste Santua, Donostia” kamisetak, jada, eskuartean dituzte.

Bestalde, katedralean bertan, Garizumako Hitzaldiak ospatzen ari dira, jada. Bi saioa burutu dira, eta beste hainbeste falta dira. Honoko hauek:

 

“La práctica cuaresmal de la oración”

Hizlaria: Jon Molina Bengoa

Data/Ordua: Martxoa 15 (igandea) / 17:30ean

 

“La celebración del misterio Pascual”

Hizlaria: Fernando Prado Ayuso, gotzaina.

Data/Ordua: Martxoa 22 (igandea) / 17:30ean

 

Informazio gehiago: https://catedralbuenpastor.org/2026/02/26/charlas-cuaresmales-2026/

 

Bestalde, iragan martxoaren 8an, Zumarragako Emausen erretiroaren amaierako meza, Arantzazuko santutegian, on Fernando Prado Ayuso gotzainak eman zuen; “Bedeinkazioz beteriko erretiroa”.

 

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: