Blog

Elizbarrutiaren Eguna (Azaroak 9): “Zu ere Santu izan zaitezke”

Elizbarrutiaren Eguna (Azaroak 9): “Zu ere Santu izan zaitezke”

Gure gotzain Fernando Prado Ayusok gogorarazten digun bezala, aurtengo Elizbarrutiaren Egunak, oso esanahi berezia du.

Batetik, gure elizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzen ari gara, eta, bestetik, Frantzisko Aita Santua zenak deitutako Jubileu Urtearen -Itxaropenean erromes- azken txanpara hurbiltzen ari gara.

Hau da, eskerrak emateko, etorkizunari konfiantzaz begiratzeko, eta kristau elkartearekin dugun konpromisoa berritzeko.

Gaur, guri dagokigu Eliza bizia eta itxaropentsua izatea, bere misioaren eta sostenguaren erantzun-kidea, alegia.

Denok egin dezakegu ekarpenen bat: denbora, otoitza, bertan egotea, sormena, baliabide ekonomikoak… Dena da garrantzitsua, eta dena da beharrezkoa Ebanjelioa gure lurraldean iragartzen jarraitzeko.

Pertsona askoren eskuzabaltasunari esker, Gipuzkoako Elizak aurrera darrai bere pastoral, gizarte, hezkuntza eta misio lanarekin.

Jarrai dezagun, fedea, jaso, baliatu, bere berri eman, eta denekin bidegile izan nahi duen Gipuzkoako Eliza hau elkarrekin eraikitzen.

Fernando Prado Ayusok zera azpimarratzen du Elizbarrutiaren Egunean, “Eskerrik asko, bihotzez, hainbeste parrokia, eta eliza-ahalegin egiteagatik, zuen otoitzengatik, dohaintzengatik, eta konpromisoagatik. Jaunak bedeinka gaitzala bere Espirituaren indarrez, benetako “Itxaropenean Erromes” garen aldetik, fedean, karitatean eta misioan bat eginik bizi gaitezen”.

Jainkoaren Maitasunera Irekiak“, Santutasunaren Katekesia

Santu, dohatsu, beneragarri, eta Jainkoaren zerbitzariak gogoan izateko pastoral orientazioak. Ondoren, Ebanjelizatze, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak prestaturiko Jainkoaren Maitasunera Irekiak“, Santutasunaren Katekesiari buruzko materiala topatuko duzu:

Santu gipuzkoarrak

Iturria: Gipuzkoa, Santuen Lurraldea. Tierra de Santidad

Autoreak: Azcoaga Bengoechea, Ignacio María / Joxe Mari Azcoaga Lasheras
Argitaletxea: Idatz

 

Gure Eliza