Blog

Domund 2025

Domund 2025

Urriaren 19an, igandean, Elizak DOMUND ospatuko du, Munduko Misioen Eguna, Aita Santuaren Misio Ekintzek (OMP) antolatua. Egun horretan, mundu barrena dagoen Elizak, bereziki, misiolarien alde otoitz egingo du eta misioekin lankidetzan arituko da. Urriaren azken aurreko, igandean, ospatuko da mundu osoan, “misioen hilabetean”. Aurten, jardunaldi honen ospakizunerako aukeratutako leloa honako hau da: “Herrien arteko itxaropen misiolariak”

Aurtengo leloa, Frantzisko Aita Santuak egun honetarako idatziriko mezutik hartu da. Mezu horretan, Aita Santuak kristau bakoitzari eta bataiatuen elkarte den Elizari gogorarazten die, bere bokazioa oinarrizkoa dela itxaropenaren mezulari eta eraikitzaile izatea. Bokazio horrek Eliza guztiaren babesa behar du. Nola? Misioetan lankidetzarako hiru modu daude: pertsonala, espirituala eta ekonomikoa. Ez da soilik misioarekin laguntzea, baizik eta misioan parte hartzea.

 

Gure elizbarrutiko jarduerak.

DOMUNDaren aurretik, datorren astean zehar, urriaren 13tik 17ra, Txarli Azcona misiolari kaputxinoa, Gipuzkoako zenbait ikastetxe eta parrokietan barrena arituko da bere testigantzaren berri ematen. Txarli Azcona Ekuadorreko Amazonian egiten du lan; Aguarico bikariotzan.

Besteak beste, ondorengo ikastetxeetan mintzatuko da: Egiluze eta Ama Guadalupekoa (Hondarribia), Iraurgi (Azpeitia), Elaienea eta La Asuncion (Donostia), eta San Miguel (Mutriku).

Horrez gain Gipuzkoako parrokia ezberdinetan emango du bere testigantza:

 

  • Urriak 13, astelehena, Ordiziako parrokian (20:00ean).
  • Urriak 14, asteartea, Azpeitiko parrokian (17:00ean).
  • Urriak 15, asteazkena, Debako parrokian (17:30ean).
  • Urriak 16, osteguna, Oñatiko Bidaurreta monastegian (17:00ean).

 

 

Kartela hemen Deskargatu

Fernando Prado Gotzainaren karta hemen deskargatu

hemen Deskargatu Frantzisko Aita Santuaren mezua 2025eko Munduko Misiolari Jardunaldirako

Prentsa Dosierra hemen deskargatu

Domund 2025eko Otoitza hemen deskargatu

Domund 2025eko Liturgiaren gidoia hemen deskargatu

Domund 2025eko Illuminare aldizkaria hemen deskargatu

Domund 2025eko koloreztatzeko sobrea hemen deskargatu

Domund 2025eko triptikoa hemen deskargatu