Donostiako gotzainak Otoitz Eguna sortu du elizbarrutiko hildakoen alde
Donostiako gotzainak Fernando Prado Ayuso monsinoreak, dekretu bat sinatu du, azaroaren hirugarren igandea elizbarrutiko hildakoen aldeko Otoitz-egun Berezi bezala ezarriz. Ekimen honekin, elizbarrutiko Eliza osoak —parrokiak, erlijio-elkarteak eta gurtza-zentroak— fedean gure aurretik egon zirenen aldeko, otoitz bereziarekin, bat egin dezaten nahi du gotzainak.
Urriaren 22ko bere dekretuan, Fernando jaunak, zera gogorarazten digu, hildakoen alde otoitz egitea ez dela bakarrik errukizko-obra bat, elizbarrutiko sendiaren izpiritua indartzeko aukera bat ere bada, utzi gintuztenak eta, bereziki, fedea belaunaldiz belaunaldi helarazi zigutenei eskertuz.
Dekretuaren arabera, azaroko hirugarren igandeko lehenengo bezperetatik aurrera, fededunen otoitzean —bai Orduen Liturgian, eta bai Eukaristian—, honako nahi hau esango da:
«Gure elizbarrutiko hildako guztien alde, batez ere, belaunaldiz belaunaldi fedea helarazi zigutenengatik; zeruko pozak santuekin parteka dezaten. Otoitz egin dezagun».
Dokumentua, jakina, Donostiako Gotzaindegiaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.