24 abendua, 2025
|
Caritas, Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando
Gotzaina Aterpeko (Caritas Gipuzkoa) bazkarian
Fernando Prado Ayuso monsinorea, Caritas Gipuzkoak kale gorrian dauden pertsonak aterpetzen dituen Aterpe egoitzako erabiltzaileen mahaikide izan da Eguberri Eguneko urteroko bazkarian.
80 pertsona ingururekin batera, Caritaseko langile eta boluntarioek prestaturiko otordu bereziaz gozatu ahal izan du gotzainak ere.
Gotzaina, beste mahaikide bat izan den bazkarian zehar, gabon-kantak eta solasaldiak nagusi izan dira Caritaseko egoitzako erabiltzaileen artean.
On Fernandok gertutasuna helarazi nahi izan die bildutakoei; errespetuz, eta karitatearen ikuspegi eraikitzaile batetik, aurrez aurre begiratzen dio gotzain jaunak gizatalde honi.
Eguberri On guzti-guztioi!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira