Blog

Fernando Prado gotzainak Hakuna taldearekin Ordu Santua ospatuko du Antiguan (Donostia)

Fernando Prado gotzainak Hakuna taldearekin Ordu Santua ospatuko du Antiguan (Donostia)

Donostiako gotzaina, Fernando Prado Ayuso monsinoreak Donostiako Hakuna taldea bisitatu zuen atzo, hilak 27; taldea, Antiguako parrokia-elizan bildu ohi da.

Elkarretaratzean, gotzainak, Ordu Santuan bat egin zuen gazteekin, eta Carlo Acutis Santu berriari buruzko katekesi laburra eskaini zien, santuaren espiritualtasunaren funtsezko bi alderdi azpimarratuz: Jesusekiko adiskidetasuna eta hurbiltasuna bizitza-proiektu bezala, eta egunerokotasunean bizitako santutasuna.

Jardunaldian, Jose Pedro Manglano jaunak, Hakunaren sortzailea, ere parte hartu zuen, eta presente egon nahi izan zuen elizbarrutiko comunioco unean taldea eta gotzaina laguntzeko asmoz. Giro adeitsua, anaitasuna eta harmonia handia izan zen parte-hartzaileen artean.

Otoitzaren ondoren, bertaratutakoek, anaia-arreba arteko otordu bat partekatu zuten; alaitasun eta topaldi giroan. Bertaratutako gazte askok —unibertsittateko ikasleak zein langileak, bat baino gehiago Iruñetik etorriak— gogo biziz hartu zuten parte Guztiz Santuaren otoitzean Hakuna musika taldearen kantuekin batera; oso ezagunak gaurdaino eliz giroko gazteen artean.

Donostiako Hakuna taldeak, asteko ordu santuan parte hartu nahi duten guztiei gonbidapena luzatzen die, astelehenero, 20:00etan, San Sebastian Martiriaren parrokian (Antigua) bat egiteko.