Caritas
Caritasek, Elizaren karitatearen adierazpen eta antolaketa izanik, kristau elkartearen bitartez, gizartean baztertuenen eta arretarik jasotzen ez dutenen alde egiten du lan. Giza sustapenaren eta pertsonen garapen integralaren alde lan egiten du, baita eraldaketa sozialaren alde ere, bidegabekeriak salatuz eta gizarte-eredu bidezkoagoa sustatuz.
Xede hau burutzeko, Caritas Elizaren Doktrina Sozialaren printzipioetan oinarritzen da. Esate baterako, unibertsaltasunaz gain, giza duintasuna, justizia eta maitasuna,. Caritasek Lurreko pertsona eta herri behartsu guztiei zuzentzen die arreta.
Osasun pastoraltza
Osasun Pastoraltza Elizaren ekintza ebanjelizatzailearen ataletariko bat da. Gaixoei, adineko pertsonei, ezinduei eta euren familiei laguntzen die, baita osasun arloko profesionalei eta boluntarioei ere. Donostiako Elizbarrutiak Osasun Pastoraltzako ordezkaritza bat du, parrokia, ospitale eta egoitza eremuetan pastoral jarduerak koordinatu eta animatzen dituena.
Espetxe pastoraltza
Espetxe Pastoraltza, askatasun eta justizia pastorala da. Espetxe zigor baten ondorioak jasaten dituzten pertsonei laguntza ematen die; baita euren familia eta biktimei ere. Donostiako Elizbarrutiak Espetxe Pastoraltzarako ordezkaritza dauka, eta Martuteneko (Donostia) kartzelan, pastoral jarduerak koordinatu eta bultzatzen ditu.
Misioak
Misioen ordezkaritza elkartasun eta solidaritate pastoraltza da, eta munduko hainbat herrialde eta kulturatan bizi eta Ebanjelioa iragartzen dutenei, laguntzea du helburu. Zentzu horretan, tokiko eliza bere misiolari lanean sentsibilizatu eta antolatzen du. Donostiako Elizbarrutiak misioetarako ordezkaritzak, parrokietako, ikastetxeetako eta taldeetako misiolari jarduerak koordinatu eta bultzatzeko, prestakuntza, informazioa eta baliabideak eskaintzen ditu.