Blog

Misiolari topaketa

Misiolari topaketa

 

Joan den larunbatean, urriak 11, Donostiako seminarioan, Domund Jardunaldiaren barruan, Iparraldeko Misiolarien Topaketa ospatu zen; datorren igandean, urriak 19, “Herrien arteko itxaropen misiolariak” goiburupean Domund Eguna ospatuko da.

Bileran, Calahorra eta La Calzada-Logroño elizbarrutietako, Gasteizko, Bilboko, Iruñeko eta Tuterako ordezkariek parte hartu zuten Donostiakoarekin batera; Jose Maria Calderon, Aita Santuaren Misio Ekintzen zuzendaria ere bertan izan zen.

Txarli Azcona misiolari nafarrak bere bizitza-testigantza partekatu zuen, hau da, Amazoniako oihanean, kristau itxaropenak, leku arrunt urrunenetan, bizitzak nola eraldatzen dituan erakutsiz.

Domund ospakizuna prestatzeko eta bultzatzeko balio izan zuen topaketak. Egun horretan, munduko lekurik behartsuenetan dauden pertsonen alde, mundu zabaleko Elizak, otoitz egin, eta misioei laguntzen die.

Bere garaian Frantzisko Aita Santuak 2025eko Domunderako idatzitako mezuan, bataiatutako pertsona guztiak “itxaropenaren erromesak” izatera gonbidatzen ditu, misioa gutxi batzuen zeregina ez dela gogoraraziz, lan unibertsal bat baizik.

Horrela, Donostiako elizbarrutiak bat egiten du Aita Santuak, bidean barrena dabilen, gertu, eta herriekin konprometituta dagoen Eliza bat eraikitzeko duen nahiarekin, pozez iragarriz, denok garela Kristoren itxaropena munduan zabaltzeko misiolariak.