19 azaroa, 2025
|
Gaurkotasuna, Kleroaren Ordezkaritza
Manuel Olasagasti Mugica apaiza hil da
Manuel Olasagasti Mugica apaiza (Pasai Antxo, 1930 – Donostia, 2025), atzo, asteartea, azaroak 18, hil zen Donostian.
Loiolan apaiztu zen (1956), eta Pasajes Antxon, koadjutore lanak egin zituen. 1961ean Parisko (Frantzia) Institutu Katolikoan Soziologia ikasketak egiteko baimena jaso ondoren, Elizbarrutiko Seminarioko errektoreorde eta Teologia Pastoraleko irakasle izan zen (1966). Aldundiarentzat droga-menpekotasunaren arloan ere lanean aritu zen Errenterian (1984).
2015ean erretiroa hartu ondoren, 2016an sartu zen Apaiz Nagusien Elizbarrutiko Etxean.
Bere aldeko hileta-elizkizuna, bihar osteguna, azaroak 20, arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Seminarioko Kristoren Piztuera elizan ospatuko da.
Goian bego!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira