«Fedea, Itxaropena eta Karitatea»: Judit Astigarraga
Gaur, Judit Astigarraga dugu gure artean. Arrupe aisialdi-taldean eginiko lanagatik ezagutuko duzue asko eta askok. Kanpalekuetan hamaika neraberen begirale izateaz gain, Ebanjelioaren lekuko alaia da.
Komunikazioan eta Zuzenbideko ikasketak burutu ondoren, Ingurumenari buruzko UNESCO katedran trebatua, Brother–Cannes Lions eskolan sortzailea, eta Ekomodo osagarri jasangarrien markako komunikazio arduradun ohiak, gaur egun, BORRAGOMA, bere diseinu estudioa zuzentzen du. Bertatik, “mundua leku bidezkoagoa, atseginagoa eta abegikorragoa” egiten duten proiektuen mesedetan jartzen du bere gaitasuna.
Elkarrizketa honetan, agian, inozoa izan daitekeen idealismo batetik, Jesusengan jarritako fede heldu batera igarotzeaz hitz egingo digu; aterpea, eta isiltasunaren beharraz, eta baita, nola sormena elkartasunerako tresna ere bihur daitekeen.
☞ Entzun hemen elkarrizketa osoa, eta partekatu itxaropena eta poza behar duen edonorekin.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira