“Fedea, itxaropena eta goi-maitasuna”: Patxi Albizu
Fedeari, itxaropenari eta goi-maitasunari eskainitako elkarrizketen sailaren barruan, gaur hiru bertuteak indar handiz islatzen dituen solasaldi bat aurkezten dizuegu. Patxi Albizuri, bere bokazioak jaioterriko mugez harago eraman dion apaiz horietako bat da. Gipuzkoarra, Segurakoa, gaur egun Donostiako Elizbarrutiko Adineko Apaizen Etxean bizi da.
Patxik hamarkada bizi eta eraldatzaile bat eman zuen Venezuelan. Han, buru-belarri jardun zuen bere lan pastoralean, eta tokiko jendearekin batera etxeak eraikitzera jarri zen. Gainera euskal-venezuelar komunitatearekin lotura sakonak landu zituen. Gaur egun, urte haiek «nire bizitzako onenak» izan zirela dio. Elkarrizketa honetan, bere bokazio-bidea, misio-garaia eta gaur egun Adineko Apaizen Etxean duen bizimodua errepasatuko ditugu.