Blog

“Fedea eta kultura solasean”, Tolentino de Mendonça kardenala

“Fedea eta kultura solasean”, Tolentino de Mendonça kardenala

2025eko Jubileuaren eta gure elizbarrutiaren 75. urteurrenaren ospakizunaren baitan, Jose Tolentino de Mendonça, Vatikanoko Hezkuntza eta Kulturarako kardinal prefektua, Frantzisko Aita Santuak espresuki bidalia, Urtarrilaren 7an, Donostiako Aquariumean izango da. Bisitaren iragarpena, abenduaren 21ean, larunbata, baieztatu zuen Vatikanoko prentsa bulegoak.

José Tolentino de Mendonça Vatikanoko artxibozain eta liburuzaina izan zen, eta ondoren, Kultura eta Hezkuntzarako Dicasterioko prefektua. Kardinala katolizismo garaikidearen ahots intelektualetako bat bezala da ezagun.

Portugalgo Unibertsitate Katolikoan Teologian lizentziatu, eta Madeirako Funchal Elizbarrutian apaiztu (1990) ondoren, hainbat pastoraltza lan egin ditu. Besteak beste, Nossa Senhora do Livramento parrokian (1992-1995), eta bost urtez Portugalgo Unibertsitate Katolikoko kapilau gisa egindako lana nabarmentzen dira.

Unibertsitate bereko errektoreorde ere izan zen 2012an, eta Teologia Fakultateko dekano 2018an; aldi berean, Eskritura Santuko (Itun Berria) eskolak eman zituen.

Unibertsitate bereko errektoreorde ere izan zen 2012an, eta Teologia Fakultateko dekano 2018an; aldi berean, Eskritura Santuko (Itun Berria) eskolak eman zituen.

2018an, Vatikanoko artxibozain eta liburuzain izendatu zuten. Lan hori “Aita Santuaren enbaxadore gisa definitzen du, baina ez herrialde batean, gizateriaren aurrean baizik”.

Ondoren, 2022an, Kultura eta Hezkuntzarako Dicasterioko prefektu kargua hartu zuen, arlo horietan lan egiten zuten Erromako Kuriako bi sailen bat-egitearen ondorioz. Era berean, nabarmentzekoa da Portugalgo Kulturaren Pastoraltzaren Idazkaritza Nazionaleko lehen zuzendaria izan zen (2004-2014), eta Elizaren eta kulturalaren arteko elkarrizketa sustatu zituen.

Donostiako Aquariumean izango den Tolentino Mendonça kardinalak, fedea eta kultura gaur egungo munduan nola dauden eta nola hitz egiten duten azaltzeko hausnarketa sakona burutuko du.