Blog

FEVAS

FEVAS

Joan den azaroaren 23ko, larunbata, goiz partean, Donostiako seminarioan, FEVASeko Autogestio Taldeen topaketa ospatu zen. Hau da, adimen edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeak.

Gorabide eta Gaude (Bizkaia), Apdema (Araba) eta Atzegi (Gipuzkoa) erakundeetako 80 kidek baino gehiagok etorkizunarekin lotutako gai hauek landu zituzten:

– Erretiroa.

– Bizimodu independentea.

– Klima-aldaketa.

Parte hartzaileek, gaiak, hainbat lantaldetan sakon landu zituzten. Hamaiketakoaren eta bateratze-lanaren ondoren, agur esan zioten seminarioari eta Usurbilerako bidea hartu zuten. Han  otordua eta bazkalondoa partekatu zituzten. Laster arte lagunok!

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira