Gabonak eta Erretiroaren amaiera
Eliza, Gipuzkoan, egun bereziki esanguratsuak bizitzeko prestatzen ari da: Eguberriak, eta Jubileu Urtearen itxiera; gure elizbarrutiak oso modu berezian ospatu duena, hau da, sortu zeneko 75. urteurrena.
Ospakizun guztietan gure gotzaina izango da buru, Fernando Prado Ayuso monsinorea, eta horietako ekitaldi batzuk zuzenean jarraitu ahal izango dira Donostiako Elizbarrutiko YouTube kanalaren eskutik.
Eguberri eguneko meza Artzain Onaren katedralean
- Abenduaren 25ean, osteguna, eguerdiko 12:00etan, Artzain Onaren katedralak Eguberri Eguneko Meza aterpetuko du, Fernando Prado Ayuso monsinorea buru dela. Ospakizuna zuzenean emango da elizbarrutiko YouTube kanalean.
- Abenduak 28, igandea: Ate Santuaren itxiera Loiolan (Azpeitia), eta Jubileu bikoitzaren amaiera katedralean. Abenduaren 28an, igandea, elizbarrutiak, jubileu jardunaldia, ospakizun bikoitz baten eskutik biziko du:
- 11:30ean, Loiolako santutegian, Ate Santuaren itxiera eukaristia egingo da, gotzain jauna buru dela.
- 19:00etan, Artzain Onaren katedralak gure elizbarrutiak aurten bizi izandako Jubileo bikoitzaren amaiera aterpetuko du: elizbarrutiaren urteurrena, eta Munduko Elizaren Jubileua.
Garrantzi handiko unea izango da Gipuzkoako kristau-elkartearentzat, eta eskerrak emateko, itxaropena berritzeko eta jaunartzea indartzeko abagune aparta. Elizbarrutiko kristau-elkarte osoa gonbidatua dago bertan parte hartzera. Ospakizuna YouTube bidez ere jarraitu ahal izango da zuzen-zuzenean.
Munduko Elizaren baitan, 2025eko Jubileua, Erromako itxiera erritoekin amaituko da; San Pedro Basilikako Ate Santuaren itxiera berriz, 2026ko urtarrilaren 6rako aurreikusita dago.
Urtarrilak 6: Ate Santua itxiera Martuteneko espetxean
2026ko urtarrilaren 6an, Errege Egunean, 10:30ean, Ate Santua itxiko da Martuteneko espetxean.
Ospakizunen agenda
- Abenduak 25, osteguna (12:00etan) · Eguberrietako meza · Artzain Onaren katedrala · Zuzenean YouTubetik.
- Abenduak 28, igandea (11:30etan) · Ate Santuaren itxiera · Loiolako Santutegia.
- Abenduak 28, igandea (19:00etan) · Jubileu bikoitzaren amaiera · Artzain Onaren Katedrala · Zuzenean YouTubetik.
- Urtarrilak 6, asteartea (10:30etan) · Ate Santuaren itxiera · Martuteneko presondegia.