Senar-emazteak (WhatsApp)

Senar-emazteak (WhatsApp)

Ezkontza, Familia eta Bizitza Pastoraltzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzatik oso gonbidapen berezia proposatzen dizuegu. Badakigu gaur egun, inoiz baino gehiago, senar-emazteek eta familiek beraien bokazioan lagunduta, eutsita eta indartuta sentitu behar direla.

Hori dela eta, Ordezkaritzatik elkarte eta hazkunderako gune xume baina esanguratsua eskaini nahi dizuegu: elizbarrutiko WhatsAppeko talde bat, gure elizbarrutian bizi diren senar-emazteentzat soilik pentsatua.

Gonbidapena senar-emazteentzako da, bientzat, eta hor dago bere indarra. Hau da, senar-emazteen talde bat egin nahi dugu; ez senarren, edo emazteen talde bat.

Talde honen bidez, aldian-aldian ezkontza eta familia bizitzaren inguruko eduki labur eta aberasgarriak bidaliko ditugu:

  • Jainkoaren Hitzan eta Elizaren Irakaspenean oinarritutako gogoeta espiritualak eta pastoralak.
  • Senar-emazte eta familian otoitz egiteko testuak eta
  • Formakuntzarako eta bide-laguntzarako
  • Bokazioa pozik bizi duten beste senar-emazte batzuen testigantzak.
  • Ezkontza eta familia pastoraltzarekin zerikusia duten elizbarrutiko topaketa, jarduera, ekintza desberdinei eta baliabideei buruzko informazioa.

Talde honen helburua ez da elkartrukea edo eztabaida, elizbarrutiko senar- emazteen elkartea sortzea baizik.

Beraz, elizbarrutiko ekimen honekin bat egitera animatzen zaituztegu eta bertan parte hartzera deituak egon daitezken beste senar-emazteei gonbidatzera ere.

Taldean sartzeko, bidali WhatsAppeko mezu bat Mikel Iraundegiri (645706740), zuen izen-abizenekin eta telefono zenbakiekin.

Nazareteko Familia Santuaren bihotzean uzten dugu elkarrekin hasten dugun bide berri hau. Jesus Jaunak, bere presentziarekin familia bizitza santutu zuenak, zuen maitasuna indartu dezala, eta zuen etxeak bedeinka ditzala bere bakearekin.

Otoitzean bat.