Blog

Gero arte Juan Cruz; Ongi etorri Imanol

Gero arte Juan Cruz; Ongi etorri Imanol

Urtarrilaren 6an, Errege Egunean, Elgetako Andre Mariaren Zeruratzea elizan, Juan Cruz Juaristi Ostolazaren (Zarautz, 1932) agurra ospatu zen. Juan Cruzek, Elgetan, parroko izan da urte askoan. Imanol Prieto Etxeberriak hartuko du bere lekukoa, bera arituko baita, hemendik aurrera, parroko lanetan Bergaran zein Elgetan.

Orion (1958), koadjutore lanetan lehen urratsak eman ostean, Ruandara joan zen misiolari 1964an. Juan Cruz Juaristik, urtetan egin zuen lan Ruandan; besteak beste, Isidro Uzkudun zenarekin (Pasaia, 1931/Mugina-Ruanda, 2000)aritu ziren lanean Afrikan.

Donostiako Elizbarrutiak eskerrak eman nahi dizkio Juan Cruzi urte hauetan guztietan egin duen lan eskuzabalagatik.

Bejondeizula!

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira