Blog

Familian otoitz egin

Familian otoitz egin

Gure Elizbarrutiko Haur eta Nerabezaro ordezkaritzak, Eguberriei begira, ‘Etxeko Eliza’ ekimena aintzat hartuaz, Familian otoitz egiteko tartea hartzeko eskaintza luzatu du.
“Abendualdian murgilduta, Eguberriak ate joka ditugun honetan, geldiune txiki bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, Jaunaren aurrean jarri, eta familia-otoitz bat eskaintzeko.
‘Etxeko Eliza’ izena eman diogun espazioari, Fedea jaso, eta otoitz egiten ikasten den gunean, otoitz une bat prestatu dugu garai hain esanguratsuari begira. Gabonak, etxean, familia-giroan igarotzeko data aproposak dira, eta Eguberri egunean ospatuko duguna hobeto ulertzen lagunduko digu.
Beraz, lagungarria izango zaizuelakoan, hemen duzue Familian otoitz  gure proposamena”.
Eguberri ON!

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira