Blog

Misio Herrietako Bokazioen Jardunaldia: “Egin bedi zure nahia. Guztiok ikasle, guztiok misiolari”

Misio Herrietako Bokazioen Jardunaldia: “Egin bedi zure nahia. Guztiok ikasle, guztiok misiolari”

Donostiako Elizbarrutiak Misio Herrietako Bokazioen Jardunaldia ospatzera gonbidatzen du, gazte guztiengan euren bokazioaren inguruko galdera pizteko, eta kristau-elkarte guztia otoitz egitera eta Elizak gure munduan zehar behar dituen bokazioak laguntzen gonbidatzeko.

Pazko IV. Igandean, “Artzain Onaren Igandea” , Elizak Misio Herrietako Bokazioen Jardunaldiaospatuko du, Aita Santuaren Misio Ekintzak (ASME) antolatuta, Misio Lurraldeetan sortzen diren apaiz eta bizitza kontsakratuzko bokazioei eusteko, baliabide faltagatik horietako bat bera ere zapuztu ez dadin.

Egun honek bat egiten du, izaera unibertsaleko, Bokazioen aldeko Munduko Otoitz Jardunaldiarekin. Xede bat du honek guztiak, gazte guztiengan bere bokazioaren inguruko galdera piztea, eta Elizak otoitz eta akonpainamendurako kristau bokazioak sustatzea bilatzen duena. Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Bokaziozko Pastoraltzak, Erlijiosoen Espainiako Konferentziak (CONFER) eta Institutu Sekularren Espainiako Konferentziak (CEDIS) antolatzen dute.

Biek, kartel eta lelo bera partekatzen dute: “Egin bedi zure nahia. Guztiok ikasle, guztiok misiolari”.

Lanaldi bat zenbakitan

Aita Santuak misioetan dauden elizbarrutiko mintegi guztiak, zehazki 725, Erdialdeko Amerika, Asia, Ozeania eta Afrikaren artean banatutakoak, ASMEren esku uzten dituela datza jardunaldi honen garrantziak. Kopurua handiagoa da azken kontinente honetan: 142 mintegi nagusi, 116 propedeutiko (gai bat ikasteko prestakuntza-irakaskuntza), eta 225 mintegi txiki. Guztira, 1.516 irakasle eta ia 68.000 apaizgai daude.

Azken urteotan, bertako bokazioentzako laguntza honen ondorioz, elizbarrutiko apaizen kopurua nabarmen hazi da misioetako lurraldeetan; 1989an, 21.779 izatetik, 2015ean, 51.000 baino gehiago izatera igaroz, misio katolikoen Gidaren arabera.

Misioaren etorkizunaren aldeko apustua

“Eliza bat, ezin daiteke Eliza ezarria izan, indartsua, berezko apaiz eta erlijioso bokaziorik ez duen arte. Beraz, sorterriko bokazioak babestea, misioaren etorkizunaren aldeko apustua da”, azpimarratzen du ASMEek.

Horregatik, egun honetan ez ezik, urte osoan ere San Pedro Apostoluaren Obrarekin, Aita Santuaren Misio Ekintzetako, lau obretariko bat. Berari dagokio misio-lurraldeetan dauden elizbarrutiko seminarioak zaintzea, eta baita nobiziatuak bultzatzea ere. “Aurrera egin dezan -azaldu dute- munduko katoliko guztien laguntza behar du”. Herrialde guztien ekarpenekin, Mundu Osoko Elkartasun Funtsa sortu zen, eta 2023 urtean, 16.247.679,16 euro bildu zituen.

Diru hori, batez ere (%78), seminarioen ohiko sostengurako, eta apaizgaien eta nobizioen mantenu eta matrikulaziorako erabili zen. Zati bat mintegi berriak eraikitzeko, irakasleei laguntzeko edo nazioarteko unibertsitateetan ikasteko bekak emateko ere erabili zen, lurralde horietako apaizgaiei teologiako goi-mailako ikasketak eskaintzeko. Azkenik, San Pedro Apostoluaren Obrak ere, misio-lurraldeetan jaiotako kongregazioetako nobiziatuen formakuntzaren lehen urtea babesten du.

Nola lagundu dezaket?

Pontifize-lan honekin elkarlanean aritzeko, funtsezko eta osagarriak diren bi modu daude: otoitza eta dohainak. ASMEek azpimarratu du prozedura hori “noizean behingoa edo aldizkakoa izan daitekeela”, eta bokazio hauetako baten prestakuntza-aldia modu zehatzean finantzatzeko, beka-sistema nabarmendu dute: beka osoa (2.000 euro), prestakuntzako sei urteak hartzen dituena; beka erdia (1.000 euro), hiru urteko prestakuntza-ikastaro biltzen dituena; eta ikasturte akademiko bakarra (350 euro).

Era berean, meza-sari gisa, hamar euroko ekarpena egitera gonbidatzen dute, normalki, soldatarik jasotzen ez duten eta lan gehigarriren bat egin behar izaten duten, misioko lurraldeetako apaizak mantentzeko. “ASMEek mintegietako hezitzaileei helarazten dizkien mezetetako ekarpenekin, beraien mantenuaren zati bat ziurtatzen zaie, eta horrek etorkizuneko apaizen ondoan egoten laguntzen die haien prestakuntzan jardun daitezen. Apaizen heziketari laguntzeko Mezaren asmoak eransteko aukera da”.

Misio Herrietako Bokazioen Jardunaldia Gipuzkoan

Koldo Murok, Misioetarako Elizbarrutiko ordezkariak, jardunaldi honetan parte hartzeko deia egin du, Aita Santuaren mezua azpimarratuz:

«Frantzisko Aita Santuak aurten, 2025eko jubileuaren aurretik, bataiatu guztien artean otoitz sinfonia eder bat egin ahal izateko egin digun gonbitean jarri dugu begirada izenburua aukeratzeko orduan. Eta Gure Aita, gure sostengu modukoa izan dadila  espiritu misiolaria ere gure baitan sustatzeko. Horregatik proposatu dugu: “Egin bedi zure nahia. Guztiok ikasle, guztiok misiolari”.

Gure Donostiako elizbarrutiko fededun guztiei gonbitea luzatzen zaie bokazioen aldeko otoitz-egun honetan bat egin dezaten, eta baita ere, ekarpen ekonomikoaren bidez, misio-lurretako mintegi eta bokazioei ere”.

Igandean, apirilak 21, 12:00etan, Donostiako Artzain Ona katedralean, On Fernando gotzainak ospatuko du meza.