16 maiatza, 2025
|
Gaurkotasuna
Adineko apaizen etxea: ate Irekien jardunaldia
Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxea, bertatik bertara ezagutzeko, datorren ostegunean, maiatzak 22, arratsaldeko 17:30etik aurrera ospatuko den Ate Irekien jardunaldira gonbidatzen zaitugu.
Jakinmina dutenek, bisitan zehar, Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxearen alderdi ezberdinak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte.
Ate Irekien Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da idazkaritza@elizagipuzkoa.org helbide elektronikora idatziz, maiatzaren 21a baino lehen (asteazkena).
Animatu eta parte hartu!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira