Familia Jubileua
Elizbarrutiko ‘Ezkontza eta Familia Pastoraltzako’ ordezkaritzak gonbidapen interesgarria luzatzen du maiatzaren azken astebururako.
Maiatzaren 30ean, 31n, eta ekainaren 1ean gure elizbarrutian Familien, Haurren eta Aitona-amonen Jubileua ospatuko da, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du ordezkaritzak.
Une berezia izango da kristau elkarte bezala batzen gaituzten loturak sendotzeko, eta belaunaldi bakoitzak fedearen transmisioan duen garrantzia eskertzeko.
Jardunaldiko egitaraua
Maiatzak 30 (ostirala). Konfiantza eta itxaropenari buruz otoitz esperientzia bat egiteko proposamena familiaren etxean, etxeko elizan.
Maiatzak 31 (larunbata). Donostiako seminarioan ospatuko den Topaketan parte hartzeko, beharrezkoa da maiatzaren 28 baino lehen izena ematea, ekitaldi esanguratsu hau behar bezala antolatu ahal izateko. Horretarako, deitu 645 706 740 telefonora edo idatzi mikeliraundegi@elizagipuzkoa.org helbidera.
Ekainak 1 (igandea). Donostiako Artzain Ona katedralaren aurrean 17:30etan bildu ondoren, parte hartu nahi dioen pertsona oro, 17:45etan, Ate Santutik sartuko da elizan. Ondoren adiskidetzearen sakramentua eta Eukaristia ospatuko dira (19:00etan).
Elizbarrutiko ‘Ezkontza eta Familia Pastoraltzako’ ordezkaritzaren hitzetan: “espero dugu zu ere bertan izatea, jubileu hau, familia-maitasunaren eta elkartasunaren benetako testigantza izan dadin. Maitasunez eta fedean”.