19 ekaina, 2025
|
Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando
Jesusen Bihotzari buruzko gotzainaren gutuna, jada, eskuragarri
Iragarri zen bezala, Urgulleko Jesusen Bihotzaren inguruan Fernando Prado monsinoreak idatziriko gutuna (Oroipena Bihotzean), inprimategitik irten da, eta Gipuzkoako, eta bereziki, Donostiako, parrokia guztietan banatzen hasi da.
Gaurtik aurrera, idatziaren aleak eskuragarri egongo dira Artzain Onaren katedralean, Jesusen Bihotzaren Bederatziurrenean zehar banatzeko.
Era berean, datozen egunetan, idatzia eskuragarri egongo da Urgulleko Monumentuan bertan, ekaineko egun hauetan zehar hainbeste jainkozale, eta eliztar hurbiltzen diren lekua.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira