Komunikazioa egitekoaren zerbitzura
Gure Komunikazio Ordezkaritzak elizbarrutiko komunikazioaren plangintza estrategikoari buruzko jardunaldi batean parte hartu du
Donostiako Elizbarrutiko Komunikazio Ordezkaritza, atzo, urriak 23, Madrilen, komunikazio plan eraginkorren lanketa eta garapeneko prestakuntza teknikoko saio batean parte hartu zuen. Topaketak Espainiako hainbat elizbarrutitako komunikazio arduradunak eta ordena erlijiosoen komunikazio kudeatzaileak bildu zituen.
Jardunaldia Chema Villanuevak zuzendu zuen, bi saio trinkotan zehar. Komunikazio plan baten helburu nagusia, komunikazio instituzionalari zuzendaritza, nahitasuna eta ordena ematea dela azpimarratu zuen hizlariak; baita, komunikazioak, beti, egitekoaren zerbitzura egon behar duela ere.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira