Blog

Donostiako Elizbarrutiak Jubileu bikoitzari agur esan dio, eta itxaropenez beteta, 2026ra begira jarri da

Donostiako Elizbarrutiak Jubileu bikoitzari agur esan dio, eta itxaropenez beteta, 2026ra begira jarri da

Donostiako Elizbarrutiak 2025 urte oso berezia itxi berri du: jubileu urte bikoitza munduko Elizaren Jubileuarekin batera bizi izana —“Itxaropenean Erromes” goiburupean antolatua— eta, aldi berean, eskerrak emanez gure elizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenagatik. Kanpotik Ate Santuak itxi dira; barrutik, aldiz, Fernando Prado Ayuso gotzain jaunak berretsi duen bezala, jasotakoa ez da ixten: “bihotzean zigilatuta daramagu” bizitzan gauzatzeko.

Gipuzkoan, hamabi hilabete hauetan zehar gauzatutakoa ez da ekintzen segida, bide bat baizik: otoitza, adiskidetzea, erromesaldia, elkartasun eta misiolari bultzada, alegia.

Lehen urratsak: bihotza graziazko garairako prestatzea

Jubileu ospakizunak hasi aurretik, elizbarrutia bi helburu argirekin jarri zen martxan: Jaungoikoaren Herria kontzientziatu eta prestatzea, otoitz eta espiritu alderdia landuz. Ekina, argi eta garbia izan zen: garai hau, batez ere, berrikuntza espirituala izatea. Joera horrek, hasiera-hasieratik iturri xume eta sakonetatik edateko gonbidapena jaso zuen: Spes non confundit bulda (“Itxaropenak ez du huts egiten”), komunitateentzat otoitz-baliabideak, eta Jubileua inprobisatzen ez den ziurtasuna: harrera egiten zaio.

Elkarrekin bidea egiteko hizkera bateratu bat ere proposatu zen: Jubileuaren ereserkia, Jubileuaren Otoitza, eta elizbarruti osoa zeharkatu zuen ospakizunen egutegi oparoa; katedraletik hasi, eta santutegi, parrokia, pastoral errealitate ezberdinak, eta periferietaraino.

Lau Ate Santu, atalase berbera: Kristo, Atea

Errege Eguna (urtarrilak 6): Jubileuaren hasiera Artzain Onan

Urtarrilaren 6an, Jaunaren Epifaniaren baitan ospatutako ospakizunarekin, Artzain Onaren katedralean, Jubileua martxan jarri zen Aita Santuaren ordezkari berezia, Jose Tolentino Mendonça kardinala, buru zela. Zeinuz beteriko hasiera izan zen: hiria euripean, zerua zabaldu nahian, eta ostadar bat zeruan. Gogora dezagun; katedrala leporaino beteta; Adeste fidelesen kanta, eta Ate Santuranzko prozesioa.

Atalasea zeharkatzean, kardinalak “Salve, Cruz de Cristo, única esperanza” esan zuen, eta bildutakoek Jubileuaren ereserkia abestu zuten, bertsoak euskaraz eta gaztelaniaz tartekatuz. Bere homilian, Epifania “argiaren festa” dela azpimarratu zuen, baita bilatzaileen erromesaldia eta adorazioa. Eta Jubileu ororen muina gogoratu zuen: Atea zeharkatzeak erabaki bat adierazten du, Jesus jarraitzea eta Bera, Artzain Ona, gidari izatea.

Arantzazu (urtarrilak 19): Ama Birjinaren ama-begiradapean

Zabaldu zen bigarren Ate Santua, Arantzazuko Santutegikoa izan zen; egun argitsu eta oso parte hartzailea. Gotzainak ondo gogoan geratu zen esaldi batekin azaldu zuen: Kristo den atetik sartu eta, pasatzean, Bera “gugandik pasatzen utzi”, era honetan gure bizitza berrituz. Kanako Ebanjelioa aintzakotzat harturik, konfiantza izateko deia luzatu zuen: “Jesukristo gure bizitzetan izanik, dena desberdina izan daiteke… Ez utzi promesan konfiantza izatenari. Eta nekatuta daudenak ekarri zituen gogora: “Bada bide bat. Ez ezer, eta ez inor, ez dago galduta”.

Loiola (urtarrilak 26): errukia eta adiskidetzea Inaziotar gunean

Hirugarren Ate Santua, Loiolako Santutegian zabaldu zen, elizbarrutiko zaindariaren bihotzean. Loiolak, Jubileu urte osoari, norbere gakoa eskaini zion: bereizi, Ebanjeliora itzuli, adiskidetu, eta historia sakonki eta konfiantzaz begiratzea.

Martutene (otsailak 2): presoek egindako Ate Santua

Laugarren Ate Santua, askok, ate bat zabaldu zitekeela uste ez zuten leku batean ireki zen: Martuteneko espetxean; presoek eraiki zuten Atea. Jubileuaren urrats adierazgarrienetako bat izan zen: Eliza, mugaren lekuan sartu zen, eta ekintzekin, Ebanjelioak ez duela inor baztertze adierazi zuen. Hau da, itxaropena ez da hitz bat “ondo” daudenentzat, baizik eta promesa bat zaurituta, errudun edo baztertuta sentitzen direnentzat.

Espetxe Pastoraltzaren lanari, eta espetxearen eta hainbat erakunderen laguntzari esker, presoek Jubileua aurrez aurre bizi ahal izan zuten: Atetik igaro, Eukaristia, elkartasuna, hurbiltasuna. Martutenen, Jubileua bereziki zehatza izan zen: adiskidetzea, errukia, barkamena eta etorkizunaren aldeko otoitza.

“Martxan dagoen” jubileua: otoitza, gurutzea, batasuna eta erromesaldiak

Aurten, zera nabarmendu da, elizbarrutiak ez du “barrura begira bakarrik bizi”, oinez baizik.

24 ordu Jaunarentzat: adiskidetzea eta laguntzen duen musika

Garizuman, “24 Ordu Jaunarentzat” ekimena aterpetu zuen katedralak, hau da, otoitz eta adiskidetze eguna. Eukaristiaren inguruan, gazteekin bokazio-bijilian, aitortzarako aukera izan zelarik, ondorengoa gogoratu zen; kristau-itxaropena ez da baikortasuna. Jasotako barkamenetik eta bizitza berritik sortzen da.

 

Erretiro jendetsua Loiolan: “Harengan gure itxaropena”

450 pertsona baino gehiago bildu ziren Loiolako Santutegian, Migratzaileen Pastoraltzak bultzatutako garizuma-erretiroan. Datuak garrantzia du, baina espiritua da garrantzitsuena: kristau-elkarte anitzak, elkarrizketa, anaitasuna eta otoitza. Elizbarrutiak, elkarri-laguntzen dion Jaungoikoaren Herri bezala ikusi zuen bere burua; ez, ez bakoitzak bere aldetik.

Arantzazuko Gurutze-bidea: gurutzeak Gurutzera eraman

Gipuzkoa osoko fededunen parte-hartzearekin, apirilaren 12an, elizbarrutiak, Arantzazura erromesaldia egin zuen Gurutze-bide jendetsu baten eskutik. Katekesi bizia izan zen Kristori bere emanaldian lagundu eta, aldi berean, eguneroko gurutzeak — pertsonalak, familiarrak, elizakoak, mundukoak— aurkeztea, pisu antzua izan ez daitezen, Pazko bidean baizik. Gotzainak argi eta garbi esan zuen: ez gaude etsipenera deituak, “itxaropenak ez baitu hutsik egiten”.

Pazkoa eta Nizea: batasuna eta anaitasun keinu ekumenikoa

Nizeako Kontzilioaren 1700 urteak ospatu ziren urtean, elizbarrutiak batasun kutsu sendoarekin ospatu zuen Pazkoa; Errumaniako Eliza Ortodoxoarekin ere precencia eta hitza partekatuz. Nizeako fedea —guztion ondarea— gaur egungo dei bihurtu zen: anaitasuna, bakea, testigantza bateratua.

Sendotzak katedralean

Urtean zehar, ehunka pertsona (gazte eta heldu) baieztatu dira Donostiako Elizbarrutian, Artzain Ona katedralean egin diren ospakizunetan. Zenbakietatik haratago, Gipuzkoako biztanleek Jaunarekin bat egitea bilatzen jarraitzen dutela lekuko gara.

Lourdes: milaka “itxaropen erromes”

Lourdeserako erromesaldia Jubileuaren mugarri nagusienetako bat izan zen: 2.000 lagun baino gehiagok bat egin zuten leizeko Eukaristian. Hurrengo egunean talde gehiagoren hurbildu ziren, besteak beste, Pertsona Migratuen Pastoraltzaren kideak. Gaixoek, boluntarioek eta belaunaldi desberdinetako partaideek bizi izandako esperientziak, funtsezko zerbait gogorarazi zuen: itxaropena hauskortasuna ukituz, eta haren alde ebanjelizatuz ikasten da.

Agur hunkituta Frantzisko Aita Santuari

Frantzisko aita santuaren heriotzak ehunka gipuzkoar fededun bildu zituen, eta Pazko Astelehenean Donostiako Artzain Onaren katedralera hurbildu ziren agur esateko eta argentinar aita santuari omenaldia egiteko.

Estibalizek hartu zuen hiru elizbarrutien 75. urteurrena ospatzeko ospakizuna

Ehunka lagunek parte hartu zuten urriaren 25ean Estibalizko Santutegian (Araba) ospatu zan ospakizun historikoan. Bertan, Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutietako ordezkariek parte hartu zuten, Euskal Herrian Eleizaren berregituraketaren 75 urteak ospatzeko ekitaldiak ospatzeko.

Urgulleko Bihotz Sakratuaren Monumentuaren 75. urteurrena

Kristoren Erregearen solemnitatean, Donostiako Elizbarrutiak Eukaristia hunkigarria ospatu zen eguerdian Urgull mendiko kaperan, gotzaina buru zela. Ospakizunean zehar, gainera, Gipuzkoa Jesusen Bihotzari eskaini zitzaion sagarapena berritu zen, lehen aldiz 1950ean, monumentuaren inaugurazioan.

Jubileu Elizetan barrena eginiko martxa: lau etapa, elizbarruti bakarra

Ekainaren 19tik 22ra, Jubileu Elizen barrena eginiko Martxa, Arantzazun hasi, eta Zumarraga, Loiola eta Zarautz zeharkatuz, Artzain Ona katedralean amaitu zen. Bidea, elkarbizitza, paisaia, otoitza, Eukaristiak, Ateetatik igaro: Elizaren benetako irudia. Eta, amaieran, ziurtasun partekatua: Jubileuak elkartasuna indartzen du, eta kristau parte hartzea berritzen du.

Gure kristau-elkarteak berritzea: Eliza misiolari eta anaidikoago bateranzko prozesua martxan dago

Jubileu ospakizunekin batera, elizbarrutiak prozesu erabakigarrian aurrera egiten jarraitu du: Pastoral eta Misiolari Eraberritzea, egungo erronkei errealismoz eta fedez erantzuteko, eta gure elkarteen ebanjelizatze bizitasuna zaintzeko bereizketarako bide bezala ulertuta.

2025ean, topaketekin eta lan partekatuarekin jarraipena eman zitzaion hasitako bideari. Martxoaren 1ean, esate baterako, Aldapeta Maria ikastetxean “Kristau elkarteak eraberrituz” izenburupean, elizbarrutiko II. Topaketa ospatu zen, 240 partaide baino gehiagoren parte hartzearekin —hasierako taldeak, pastoral barrutiak eta pastoral kontseiluak—, bide honetan beste urrats bat bezala. Topaketan, gotzain jaunak, dramatismorik egin gabe baina makillajerik gabe hitz egin zuen elizak bizi duen uneaz: aldaketa orok errezeloak dakartzala, eta krisia, garbitzen duen “baheketa” bezala bizi daitekeela gogoratu zuen. Aldi berean, arranguran ez geratzeko dei itxaropentsua egin zuen; “zerbait berria sortzen ari da”, eta etorkizunari, elkarrekin, hobe egiten zaio aurre.

Prozesuaren ezaugarri bereziki garrantzitsua, parte-hartzaile eta erantzunkide izatea da. 2026an, bereizkuntza serio eta emankorraren ondoren, elizbarrutia aldi erabakigarri batean sartuko da, non kristau-elkarteen parte hartze zabala beharrezkoa izango den erabakiak hartzeko eta etorkizuneko azken proposamen bat aurkezteko. Elizbarrutiko kristau-elkarte beraren arabera, proposamen honek “datozen urteetarako” Gipuzkoako misioa bideratzea izango du helburu, pastoraltzaren berrantolaketa, eta kristau-elkarteen ebanjelizatze bizitasunari arreta emateko.

Luminiscence: katedral “argiztatua” eta bidaia espirituala milaka lagunentzat

Jubileuaren bihotzean, Artzain Onaren katedrala edertasunaren bidez elkartzeko leku ere bihurtu zen. LUMINISCENCE ikuskizunaren lur hartzearekin batera, elizbarrutiak, bideomapping, historia eta musika uztartuko zituen esperientzia kultural eta espiritual baten aldeko apustua egin zuen, tenplua, begirada garaikide batetik begiratzera gonbidatzeko. Ekitaldia, zentzumenen bidezko, entzumenezko bizipen gisa eman zen ezagutzera, eta, euren bidez, asko misteriora hurbiltzen dira: inposatu gabe, “leziorik eman gabe”, baina barneko ate bat irekiz.

Ikuskizunak ere xehetasunak zaindu zituen: 50 minutu inguruko iraupena, irisgarritasuna, eta bi musika mota –bat zuzeneko abesbatzarekin, eta bestea, musika digitalarekin–, ikus-entzule desberdinentzat pentsatuak, eta baita, parte hartzea errazteko.

Deigarria izan zen, familien eta gazteen presentzia handia: ikusleen %61k, 45 urte baino gutxiago zituen, eta %38k, 35 urte baino gutxiago. Ikuskizunaz 56 herrialdetatik etorritako bisitariek gozatu zuten.

Luminiscencek hiru fruitu jaso zituen: eragin soziala eta hirian izandako oihartzuna, katedralak Gipuzkoako “Eliza Ama” gisa duen eginkizuna indartzea, eta elizbarrutia, fedearen, kulturaren eta turismoaren arteko topaketan zeresan garrantzitsua izatea.

Jubileu urtean, ez zen “etenaldi kultural” bat izan, edertasuna bide ere izan daitekeela gogoraraztea baizik: argi erakargarria, isiltasun gozoa, galderak berriro egiten dituen emozioa, berriro sartzera gonbidatzen duen atea… eta, ondoren, beste modu batera bizitzera irtetea.

Erroma: elizbarrutia, Eliza unibertsalaren bihotzean

Jubileua ez zen Gipuzkoara mugatu. 2025 urtean zehar, elizbarrutia, Erroman barrena ere ibili zen une ezberdinetan.

Gazteak: 200 gazte Gazteen Erretiroan

Gazte talde batek, Gazteen Erretiroan parte hartu zuen, erromesaldietan, ospakizunetan, konfesioetan, eta topaketetan arte hartuz. Bertan, belaunaldiak zeharkatzen dituen dei bat entzun zen: gutxienekoarekin ez konformatzea, kontsumismoari uko egitea, eta santutasuna egunerokotasunean aurkitzea. Itzuleran, fruitu eder bat nabarmendu zen: fedearekiko, jaunartzearekiko, eta zerbitzuarekiko konpromisoa berritzea.

Katekistak: esker ona, misioa eta topaketa ahaztezina

Hamasei katekistek bizitasun bereziz bizi izan zuten Katekisten Jubileua: San Pedrorako prozesioa, Ate Santutik igarotzea, nazioarteko testigantzak, partekatutako otoitza… Eta, ezusteko opari gisa, zenbaitek Aita Santua pertsonalki agurtzeko aukera izan zuten. Egun haien kontakizunak argi erakusten du: Jubileuak elkar-zerbitzatzearen poza elikatzen du, eta katekesia ez dela bigarren mailako zeregina baieztatzen du, fedearen igorpenaren bihotza baizik.

Elizbarrutiko erromesaldia Erromara: nortasuna, fedea eta jaunartzea

Elizbarrutiko erromesaldia — ehundik gora partaide — kide izatearen esperientzia bezala bizi izan zan: “lekuak bisitatzeaz” gain, bertako beste fededun batzuekin ibiltzea. Emozio uneak izan ziren, hala nola San Inaziori lotutako lekuetako ospakizuna edo basiliketako kantu partekatua. Baina fruitu nagusia barnekoa izan zen: “Erromatik askoz ere fededunago itzuli naiz”, zioen testigantzetako batek. Eta gonbidapen xume bat eransten zuen: fedeaz ez lotsatzea eta, aukera iristen bada, erromesaldiaren grazia aprobetxatzea.

Migratzaileak: “itxaropenaren lekuko pribilegiatuak”

Pertsona Migratzaileen Jubileuan, elizbarrutiaren ordezkaritza zabalak parte hartu zuen audientzia zein mezan beste naziotako milaka erromesekin batera. Mezua zuzena izan zen oso: harrera egin, adiskidetze politikak sustatu, eta “ezin dela ezer egin” pentsatzearen etsipena baztertu. Elizak gogoratu zuen misioa ez dela bakar-bakarrik irtetea, iristen denari harrera egitea ere bada, izan ere, kristau-elkartean inor ez da atzerritarra.

Karitatea fruitu gisa: itxaropena etxea da

Benetako Jubileua ez da oroitzapen huts batean amaitzen. Bizitzan egiaztatzen da. Hori dela-ta, urteko zeinu adierazgarrienetako bat Elizbarrutiko Elkartasun Keinua izan zen; hau da, begirada misiolaria, eta benetako konpromisoa pertsona zaurgarriekiko.

Keinu misiolari solidarioa: Ruanda eta Ekuador, anaitasunari irekitako bi “ate”

Misioetarako Ordezkaritzaren bitartez, Herriekiko Elizbarrutiko Elkartasun Keinua (Jubileua 2025) bultzatu zen, Jubileu bikoitzari lotuta (mundu maila, eta Elizbarrutiaren 75. urteurrena), eta premia zuten bi errealitatetara bideratuta: Ruanda eta Ekuador.

Ekuadorren, Babahoyoko elizbarrutian, Los Rios eskualdea, indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako Harrera Zentro bat bultzatu zen Keinu Solidarioaren eskutik, emakumeei eta euren seme-alabei arreta eta akonpainamendua sendotzeko helburuarekin.

Ruandan, berriz, keinua funtsezkoa bezain duina izan zen: Kabgayiko elizbarrutian, Kabugondon eta Nyabinyengan, parrokia-elizak eraikitzea.

Miriam Etxea: “itxaropen-etxea”

Abenduaren 9an, Caritas Gipuzkoak, Miriam Etxearen ateak zabaldu zituen Errenterian: babesgabetasun eta bazterketa-sozial egoeran dauden emakume helduei laguntzeko etxea. Horietako asko, migratzaileak. Kontua ez zen baliabide bat irekitzea bakarrik: berriz ere urratsak ematen hasteko ireki zen atea, duintasunez, laguntzaz eta babespean. Ate Santuak zeharkatu eta, aldi berean, bizitzako ateak irekitzen dituen Jubileua.

Guztiontzat den etxe-ikuspegi batetik jaio da Miriam Etxea; auzoari zabalik, eta loturak eta zaintzak ehuntzeko gai dena. “Itxaropenean erromes” goiburua, hemen argi eta garbi ikusi da kristau itxaropena ez dela abstraktua: norabidea eta aurpegia ditu.

Amaiera (abenduak 28): ateak itxi, bideak ireki

Abenduaren 28an, elizbarrutiak, solemneki, Jubileuaren urte bikoitzari agur esan zion: goizean, Loilako Ate Santua itxi zen; eta arratsaldean, Artzain Ona katedralean, amaiera ekitaldia. Gabonetan, Familia Santuaren solemnitatepean, elizbarrutia eskerrak eman, eta bidalketa bat jasotzeko bildu zen.

Gotzainak, 2026 osoan lagun izan daitekeen esaldi batekin laburbildu zuen: “Jubileuaren Ate Santua gaur ixtean, ez dugu graziazko garai bat ixten. Aitzitik, ‘bihotzean txertatzen dugu’ bizitzara eramateko”. Eta gehitu zuen itxaropenari eusten dion ziurtasuna dela mundua iluntzen denean: Kristo, Emmanuel, Jainkoa gurekin. Ez gerrak, ez gatazkak, ez elkarbizitzaren hausturak, ez dira Jainkoaren maitasunaren zeinuak baino indartsuagoak, promesa horrek bihotza pizten uzten duenean.

Pasarte zuzenenetako batean, itxierak, Jubileua eta misioa elkartu zituen: Atetik pasa gara irteteko, zentzuzko hitzen baten zain zeudenengana, urrun, nekatuta edo zaurituta sentitzen direnen bila joateko. “Gure Jubileua, beraz, arrunt misiolaria da”.

Escucha aquí un resumen radiofónico del doble jubileo

2026: Jubileuak aurrera egitea, gure esku dago

2025ean, Eliza izatea izan da Elizbarrutiaren xedea: ibili, adiskidetu, otoitz egin, erromes aritu, harrera egin, zerbitzatu…

Horregatik, 2026aren hasieran, bizi berri dugun Jubileua ohoratzeko modurik onena aurrera egitea da:

  • Fedea, bizitzari, Ebanjelioaren begiekin begiratzeko, inguruko nekeak edo hoztasunak harrapatzen utzi gabe.
  • Bideko bidegurutzeen aurrean amore ez emateko, jada, ezer espero ez dutenei eusteko, eta gure kristau-elkarteen berritze prozesuarekin aurrera jarraitzeko behar dugun energia eta animo ona jasotzeko.
  • Jasotako grazia keinu zehatzetan bihurtzea: ateak zabalik dituen etxe, bostekoa, laguntzaile den komunitatea.

Jubileuak, funtsean, jakinaren gainean jarri gaitu: Kristo, Ate gisa gurutzatu, eta Berak, gure historia zeharkatzen utzi. Orain ederrena eta zailenaren unea da: egunerokoa, Jubileu-leku bihurtu, non kristau itxaropena ez den diskurtso bat, eguneroko bizitza baizik.

2026 urteak era honetan topa gaitzala: irmo fedean, alai itxaropenean, eta misiorako prest.

Jarrai dezagun aurrera!