Blog

Donostiako Elizbarrutia, sare sozialetan

Donostiako Elizbarrutia, sare sozialetan

Donostiako Elizbarrutiak Gipuzkoako kristau elkarte osoa gonbidatu nahi du gure sare sozialak jarraitzera, Elizbarrutiko berri izateko eta gure ebanjelizazio lanean aktiboki parte hartzeko. Baita Interneten ere. Hona hemen gure plataformak eta horietako bakoitzean aurkituko dituzun edukiak:

Twitter: bertan, Elizbarrutiko albisteak, Elizari buruzko informazioa eta ekitaldi eta jarduerei buruzko berriak partekatzen ditugu. Tweet interesgarriak ere jasotzen ditugu, hala nola, Caritasen komunikazioak edo Aita Santuaren mezuak. Modu azkar eta zehatzean informatuta egoteko leku aproposa.

Instagram: gure komunitateko une esanguratsuak, mezuak eta ekitaldi nabarmenak jasotzen dituzten irudiak eta bideoak argitaratzen ditugu.

WhatsApp (InfoEliza): bat egin gure WhatsApp komunitatearekin, InfoElizarekn eskutik, zure mugikorrean, zuzenean, gure Elizbarrutiko albiste garrantzitsuenak, ekitaldien oroigarriak eta mezu bereziak, hala nola On Fernando gotzainaren lehen Gutun Pastorala (“Gure apaizak”). Beti konektatuta egoteko modu eroso eta zuzena da. Modu errazean egin dezakezu bat esteka honi esker edo “ALTA” mezua 689 105 191 zenbakira bidaliz.

YouTube: YouTubeko bi kanal ditugu. Gure kanal nagusian, Gotzainaren homiliak, erreportajeak, gaurkotasuneko bideoak eta elkarrizketak aurkituko dituzu. Bigarren kanala, berriz biltegi gisa erabiltzen da; bertan mezen grabazioak eta iraganeko beste ekitaldi batzuk ikus ditzakezu.

Facebook: albisteak, ekitaldiak eta gogoetak partekatzeko gunea, baita elkarteko beste kide batzuekin elkarreragiteko ere. Parte hartu gure argitelpenetan, eta partekatu zure hausnarketak.

Flickr: Elizbarrutiko ekitaldi, ospakizun eta jardueren argazki-albumak. Kalitate handiko irudien bidez une bereziak berpizteko leku ezin hobea da.

TikTok: bideo labur eta dinamikoak, hausnarketa inspiratzaileak, ekitaldien une nabarmenak eta fedeari buruzko eduki hezitzaileak partekatzen ditugu.

Spotify: gure podcast-ak eta irratsaioak eskura dituzu, edozein unetan eta tokitan entzun ditzazun.

Plataforma hauetan izena eman eta jarraitzera animatzen zaitugu, eguneraketarik galdu ez dezazun eta mundu digitalean, gure taldekide izan zaitezen; gure sare sozialetan, ikusiko dugu elkar!