Blog

Elizbarrutia Donosti Cup-arekin bateginik

Elizbarrutia Donosti Cup-arekin bateginik

Donosti Cup-en hogeita hamabigarren edizioa uztailaren 1etik 7ra ospatuko da. 16.000 parte-hartzaile izango dituen kirol zein gizarte ekitaldi honekin, Donostiako Elizbarrutiak bat egingo du, uztailaren 6an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, Artzain Onaren katedralean ospatuko den meza baten eskutik.

Edonor gonbidatua dago, baita parte hartzaileen guraso eta ahaideak ere. Txapelketako kirolariak, munduko hamaika bazterretakoak direnez, meza hiru hizkuntzetan eskainiko da; euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta, meza, musikaz lagundua izango da.