Gipuzkoako Elizaren jarduerek errenta aitorpenen %18aren babesa jaso dute
2024ko Errentaren kanpainan, askatasun osoz, beren zergen %0,7arekin Elizaren lana laguntzea erabakitzen duten gipuzkoarren kopuruak, beste urte batez, gorantz egin du.
Erregistratutako datuen arabera, beren erabakiz «Elizaren laukia» aukeratzen duten aitorleen kopuruak, 2023ko kanpainarekin alderatuta, %0,52n egin du gora. Hau da, %17,48tik, %18ra igaroz. Ondoz ondoko bi urteko igoera izan da, eta Gipuzkoa da, estatu osoan, portzentaje hori igo duen lurralde bakarra.
Elizaren aldeko apustua egiten duten aitorleen ehunekoa, handitu egin dela erakusten du 2024ko Errenta kanpainak, bai aitorpen, eta bai bildutako kopuruan ere.
Horren harian, On Fernandok, elizbarrutiko gotzaina, honako hau adierazi du: “Eskerrak eman nahi diot jendeari, tartean fededunak ez direnei ere, askatasunetik, Eliza laguntzea erabakitzen dutenei. Elizaren laukitxoan “x” jartzeko keinu horri esker, gure kristau-elkarteak proiektu ebanjelizatzaile, hezitzaile eta sozial askori egin diezaieke aurre. Ondorioz, milaka eta milaka pertsonak jasotzen dute proiektu horien onura gure lurraldean”.
Era berean, Fernando monsinoreak zera gaineratu du: «oraindik ere hobetzeko aukera dago, eta bide batez, beste aitorle askok, ezagutza jaso, eta kontzientzia handiagoa izan dezakete beraien zergen zati bat emateko aukera horretaz. Aitorpena egiterakoan, batez ere auto-likidazioan, zergadun asko ez dira jakitun, hor ere, egin dezaketela ekarpena. Pena da elkartasun hori bidean galtzea».