Itziarko Gaueko Ibilaldia
Itziarko Gaueko Ibilaldiaren lehen edizioa 1952 urtean antolatu zen, eta etenaldi labur batzuen ondoren, aurten 72.na ospatuko da. Ibilaldia, maiatzaren 9an (larunbata) 20:00etan, Ondarretatik (Donostia) abiatuko da, eta hurrengo egunean, maiatzaren 10ean (igandea), 06:30ak aldera, Itziarren amaituko da.
Ibilbidea: Ondarreta (Donostia), Igeldo, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Itziar.
Donostiako elizbarrutiak antolatutako erromesaldiak, Gipuzkoako hiriburua eta Itziar artean ospatuko da, eta elkartasunean eta fedean hazten laguntzeaz gain, txundituta uzten duen ibilaldia da. Ez bakarrik gauean zehar ospatzen delako, parte-hartzailea babestua sentitzen delako baizik.
Ibiltariak, adin guztietako erromesak, fededunak izan ala ez, badaki gaueko ibilaldian parte hartzea abentura dela; Ama Birjinarekiko, gure lurrarekiko… maitasun adierazpena.
Denek, bide, eta bidezidor berberetik barrena egiten dute aurrera. Eta Itziarko santutegira iristean, urteetan zehar, tradizioa, espiritualtasuna, konpromisoa, eta sentimendua eusten jakin izan duen herri honen parte sentitzen dira parte hartzaileak.
Ibilaldian murgilduta, erromesek, jakin badakite, Orioko San Martin ermitan, limoi-ura eskainiaz, auzokideen berotasuna topatuko dutela. Ondoren, parte-hartzaileek atsedenaldi txiki bat hartuko dute Orioko plazan (23:00ean).
Gauerdian, erromesak Zarautzerantz joko dute. Ondoren, Getaria ere atzean utzi ostean, 02.00ak aldera Askizuko Donejakue bidetik Zumaian azalduko dira (03:30ean). Kostaldeko herrian egingo duten atsedenaldian, kafesne bero bat hartuz indarberrituko dira.
Goizaldeko 04:00ean, parte-hartzaileek, berriro ere ekingo diote, eta ibilbidearen azken bide zatia osatuko dute. 06:30ak aldera, berriz, Itziarko santutegiko kanpaiek erromesei ongietorria eman orduko, Fernando Prado Ayuso gotzaina buru izango duen Eukaristian parte hartuko dute.
Ospakizuna amaitutako orduko, parte hartzaileek, autobusetan, itzulerako ibilbideari egiteko aukera izango dute.
Itziarko Gaueko Ibilaldia berezia da oso. Bidean, bihotza hunkitzen duten topaketak, ustekabekoak… agertzen dira. Eta horrek guztiak, liluratu egiten du bertan parte hartzen duen pertsona oro. Merezi du. Eman izena Ibilaldian. Bidaia on!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira