Blog

Asteazken Teologikoak

Asteazken Teologikoak

Abian dira, jada, Donostiako Pio XII Erlijio Zientzietako Goi Ikastegiak antolatutako 2025-26 ikasturteko ‘Asteazken Teologikoak’.

Ikastaroaren helburua, gaztelaniaz ematen ari dena, gure errealitate sozialean plazaratzen diren gaiak eta kontuak jarraitzen laguntzea da; ikuspegi teologiko-praktiko batetik bideratuz, baina sakontze sistematikoari ihes egin gabe.

‘Asteazken Teologikoak’ urriaren 1ean hasi ziren martxan, eta 2026ko maiatzaren 20an amaituko dira.

Ikastaroaren lehen zatian, urritik urtarrilera, gaiak, hizlariak eta ordutegia, honako hauek izango dira:

 

Izenburua Hizlaria Ordutegi
Sinopsi-Ebanjelikoa; konparaziozko testuak José Antonio Badiola 10:00 – 11:20
Liturgiaren Garapena Antonio Astigarraga 11:40 – 13:00

 

Ikastaroaren bigarren zatian, 2026ko otsailetik maiatzera, hauek izango dira gaiak, hizlariak eta ordutegia:

Izenburua Hizlaria Ordutegi
Barnekotasuna Elena Andres 10:00 – 11:20h
Leon XIII.aren aitasantutza: Historia, egintza eta oihartzuna Noe Romero 11:40 – 13:00h