IDATZeko nire bi proposamenak (Mikel Iraundegi)
Mikel Iraundegi Atxabalek, elizbarrutiko Idatz liburu-dendan (Artzain Onaren kalea 15, Donostia) aurki ditzakezun bi liburu gomendatzen dizkigu.
Lehenengo proposamena Francesc Torralbaren “Inteligencia espiritual” liburua da. Mikelen hitzetan, espiritualtasuna “gai benetan interesgarria da”.
Denok ditugu desira ezberdinak. Horiei, Mikelek, espiritualtasuna eransten die: “Denok, nahi izan beharko genuke gizarte espiritualago bat”. Eta hori zer da? Donostiarraren iritziz, “pertsona guztiok dugun dimentsioa. Eta dimentsio hori lantzea benetan garrantzitsua da.” Liburu honek hori bultzatzeko eta posible egiteko laguntzak eskaintzen dizkigu.
Mikelek gomendatzen digun bigarren liburuaren izenburua Adela Cortinak idatzitako “Por una ética del Consumo” da. “Kontsumoaren inguruko hausnarketa da”, adierazi du Mikelek. Hau da, “zer kontsumitzen dugun, nola kontsumitzen dugun, zergatik kontsumitzen dugun… Kontsumoaren eta justiziaren arteko harremana… Gai oso erakargarria”.