On Fernando Aguraingo klaretarren kongregazioaren ospakizunean
Aguraingo klaretar elkarteak joan den asteburuan ospatu zituen kongregazioaren 175 urteak.
Ekitaldiak ostiralean hasi ziren Abade Etxean ‘Breve historia de la Congregación Claretiana’ filma ematearekin bat. Josu Aldayk zineforuma moderatu zuen kongregazioaren historia eta Araban izan duen bilakaeran sakondu zuelarik.
Ondoren, Nicolas Campo Gimenez de Bicuñaren irudian sakondu zen; Ularen baserrian jaio zen, eta 16 urte eska zituela, 1936an zin-hitzak esan zituen botoak. Gaztea, beste 17 klaretarrekin batera fusilatu zuten urte bereko urrian, eta Gerra Zibilean hildako erlijiosorik gazteena bihurtuz.
Asteburuko bigarren hitzordua Santa Maria parrokian izan zen. Bertan, klaretar elkarteak eukaristia ospatu zuen, Fernando Prado Ayuso monsinorea, Donostiako gotzain klaretarra buru zela. Monica Perez de Herediaren gidaritzapean, herriko Eguzkilore abesbatzak girotu zuen mezan.
Bere homilian, Fernando Prado monsinoreak klaretarren egitekoa Domund eguneko mezuarekin lotu zuen: “Ebanjelizatzea ez da ikasbide multzo bat jakinaraztea, ez da zerbait iragartzea, Norbait baizik. Horixe izan zen San Antonio Maria Clareten ametsa. Jauna da bere mezua ezagutarazteko interes handiena duena, eta gu haren laguntzaileak gara”. Paulo VI.a gogoratuz, “Elizaren izaera ebanjelizatzea da, Ebanjelioa ezagutaraztea”.
Herritarrak eta bere bizitzako momenturen batean klaretarrekin harremana izan duten pertsonak parte hartu zuten elizkizunaren ostean, anaitasun bazkaria ospatu zen.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira