Blog

Jose Tolentino de Mendonça monsinorea: Arantzazura bisita eta hitzaldia Aquariumean

Jose Tolentino de Mendonça monsinorea: Arantzazura bisita eta hitzaldia Aquariumean

Atzo, urtarrilak 7, Jose Tolentino de Mendonça kardinalak Arantzazuko santutegia bisitatu zuen, eta Donostiako Aquariumean ospaturiko solasaldi batean parte hartu zuen. Une oro, Donostiako gotzainak, Fernando Prado monsinoreak, eta Mikel Aranguren bikario nagusiak lagunduta, kardinalak, egun bizi-bizia izan zuen non kulturak, espiritualtasunak eta ondareak, gaur egungo Elizan duen garrantzia nabarmendu zen.

Goizean, bisita Arantzazura

Goizean fraide frantziskotarrek kardinala hartu zuten Arantzazun. Kardinalak jakinmin handia azaldu zuen Arantzazuko historian eta bilakaeran; izan ere, santutegia, espiritualtasunaren, erlijioaren eta kulturaren sorlekua baita gure lurraldean. Joxe Mari Arregi probintzialak, Juan Ignacio Larrea, bikario nagusiak, eta Juan Miguel Dorronsoro Arantzazuko zaindariak gidatutako ibilbidean, kardinala harrituta geratu zen santutegiaren edertasun eta indar mistikoarekin.

Bisita Arantzazuko Ama Birjinaren irudiari begira amaitu zen; bertaratutakoek, pasioz eta debozioz kantatu zioten.

 

Hitzaldia Donostiako Aquariumean

Arratsaldez, 2025eko Jubileuaren eta gure Elizbarrutiaren 75. urteurrenaren ospakizunen baitan, Donostiako Aquariumean, kardinala, kulturaren garrantziaz, artearen, edertasunaren eta espiritualtasunaren arteko harremanaz, eta gizakiaren sormen gaitasun bakarraz mintzatu zen.

Ekitaldiari Jose Ignacio Espel Aquariumeko lehendakariaren agurrarekin hasiera eman zitzaion, eta ondoren, Eneko Goia Laso, Donostiako alkatearen, eta Eider Mendoza Larrañaga, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren agurrak entzun ziren jarraian. Ekitaldiaren aurkezpenean, Donostiako gotzainak, Fernando Prado monsinorea, agintariak eta gonbidatuak hitz hauekin agurtu zituen:

“Poztekoa eta eskertzekoa da izan handiko pertsonak, agintari zibilak eta Gipuzkoako Eliza, hemen izatea. Fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa emankorra eraikitzeko duten konpromisoa, aldaketa eta erronka sakonen garaian, itxaropenaren erakusle da.

Testuinguru horretan, Eliza unibertsalean eta egungo kultura-giroan aparteko garrantzia duen pertsona bat gure artean izateko zortea dugu ”.

Testuinguru horretan, Eliza unibertsalean eta egungo kultura-giroan aparteko garrantzia duen pertsona bat gure artean izateko zortea dugu ”.

Jose Tolentino de Mendonça monsinoreak, hitzaldian zehar, kultura eta erlijio ondarea zaintzeko beharra azpimarratu zuen, baita aberastasun eta esanahi hori belaunaldi berriei helarazteko, hori baita bere Dicasterioaren kezka nagusietako bat. Fedearen eta gizartearen arteko elkarrizketarako eta topaketarako guneak sortzeari ere garrantzi berezia eman zion; kulturak eta edertasunak, ebanjelizazioan eta mundu garaikidean, zentzua bilatzean duten funtsezko zeregina, alegia.

  • Tines todas las fotos a tu disposición en Flickr.