Albisteak

Albisteak

Miércoles de Ceniza

Este miércoles, 5 de marzo, la Iglesia celebra el Miércoles de Ceniza, fecha que marca el inicio de la Cuaresma. Con la imposición de las cenizas en la cabeza, los fieles inician un camino de conversión y penitencia que forma parte del año litúrgico. Este tiempo, que concluirá el 17 de abril, invita a la reflexión, la oración y la caridad, preparándonos para la gran fiesta de la Pascua.

Aita Santuaren mezua Garizumarako: “Gabiltza elkarrekin itxaropenean”

Aita Santuak, Jubileu Urteko Garizumarako bere mezuan “elkarrekin ibiltzeari” buruz hausnartzen du, konbertsiorako hiru aukera planteatuz: erromes bezala, sinodalitatean, eta itxaropena.

Euskadi eta Nafarroako gotzainek pastoral idazki bateratua argitaratu dute Garizuma-Pazkorako

Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainek, “Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz” izenburupean, pastorala idatzi dute. Idazkia eskuragarri dago, bai webgune honetan, bai Donostiako Elizbarrutiko sare sozialetan; parrokia eta kristau elkarteetan ere inprimatutako aleak banatuko dira.

Gotzainaren mezua 2025eko Garizumarako

Anai-arrebok, Kristogan maiteok:

Bekokian errautsa hartuz ekiten diogu berriz ere Garizumako ibilaldiari. Jainkoaren onginahi-garaia dugu, Kristok bekatua eta heriotza menderatu zituela ospatzeko prestatu behar dugun garaia. (…)

“Gure kristau elkarteak eraberrituz” elizbarrutiko topaketa

Joan den larunbatean, martxoak 1, Donostiako Aldapeta Maria ikastetxeko ateak ireki ziren Donostiako Elizbarrutiko Pastoral eta Misiolari Eraberritzeari buruzko elizbarrutiko bigarren topaketa aterpetzeko. 240 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten hitzorduan –batez ere, gogoeta-prozesuan murgilduta zeuden eremu eta pastoral unitateetako hasierako taldeetako partaideak, parrokietako Pastoral Kontseiluetako kideak–, hau da, beste urrats bat gehiago “Gure kristau elkarteak eraberrituz” bide partekatuan.

Erromako Gazteen Jubileuko itxaron zerrenda zabalik

Donostiako Elizbarrutiko Gazte – Bokazio Pastoraltzak, Erroman Gazteen Jubileuan parte hartzeko eskaera asko jaso direnez, itxaron-zerrenda bat prestatu dela jakinarazten du. Zerrendan izena emateko, dagokion inprimakia bete behar da; oraingoz, ezin da plazarik ziurtatu.

Gurutze-bidea Urgull mendian

Ohikoa denez, Urgulleko Bihotz Sakratuaren Lagunen Elkarteak, Garizuman, ostiralero, Gurutze-bideak antolatzen ditu Urgull mendian.

Anuncio: Mesa redonda misionera (6 de marzo, parroquia Dios Nuestro Padre)