Blog

Asteko berriak (2025/11/01)

Asteko berriak (2025/11/01)

Así hemos celebrado los 75 años de nuestras tres diócesis vascas

Noticia original: Diócesis de Vitoria 

Cientos de personas han tomado parte en una histórica celebración que ha tenido lugar hoy en el Santuario de Estíbaliz (Alava). Sobre las 10:30h han comenzado a llegar los autobuses con representantes de las diócesis de Bilbao, San Sebastián y Vitoria para celebrar los actos conmemorativos por los 75 años de la reestructuración de la Iglesia en el País Vasco. La comunidad de hermanas Peregrinas de la Eucaristía les han dado la bienvenida.

Kristau sarbidea misio garaian

Donostiako seminarioan, datorren azaroaren 8an, larunbata, ospatuko dugun Elizbarrutiko Ebanjelizazio Jardunaldian parte hartzeko deia egiten dizugu.

Jardunaldi honek eliz elkartasuna, Espiritua elkarrekin entzuteko eta gure zeregin ebanjelizatzailea sendotzeko, elkartze eta bereizketarako gunea izan nahi du. Azkar aldatzen ari den mundu honetan, eta gero eta sekularizatuago dagoen gizartean, Eliza, bere misiolari grina berritzera deitua dago.

Fernando Prado gotzainak Hakuna taldearekin Ordu Santua ospatuko du Antiguan (Donostia)

Donostiako gotzaina, Fernando Prado Ayuso monsinoreak Donostiako Hakuna taldea bisitatu zuen atzo, hilak 27; taldea, Antiguako parrokia-elizan bildu ohi da.

Tolosatik Gipuzkoara; abesbatzak gure Elizetan

Herriren bat abesbatzen kabia bada, hori Tolosa da, eta aurten ere, munduko hainbat lekutako ahotsak lehiatuko dira 56. Abesbatzen Lehiaketan, eta 35. Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusian (urriak 30 – azaroak 2)

Donostiako gotzainak Otoitz Eguna sortu du elizbarrutiko hildakoen alde

Donostiako gotzainak Fernando Prado Ayuso monsinoreak, dekretu bat sinatu du, azaroaren hirugarren igandea elizbarrutiko hildakoen aldeko Otoitz-egun Berezi bezala ezarriz. Ekimen honekin, elizbarrutiko Eliza osoak —parrokiak, erlijio-elkarteak eta gurtza-zentroak— fedean gure aurretik egon zirenen aldeko, otoitz bereziarekin, bat egin dezaten nahi du gotzainak.

Donostiako Elizbarrutiak etxebizitzan du arreta: artatutako 10 familietatik 6, bizitegi arriskuan edo bazterketan daude

Donostiako Elizbarrutiak, Caritas Gipuzkoak etxe duina izateko eskubidearekin duen konpromisoa lagundu eta zabaltzen du. 2024an eta 2025ean, erakundeak bere lana eta eragin publikoa indartu ditu lurraldeko egoitza larrialdiaren inguruan, eta etxebizitza jarri du bere kanpainen eta gizarte ekintzaren lehentasunezko ardatz gisa.

On Fernando Prado Elizbarrutiko Ebanjelizazio Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu (Seminarioa, azaroak 8)

Laikoen Mahaiak hasiera eman dio ikastaroari bizitza publikoan duen parte hartzeari buruzko gogoetarekin

Joan den asteartean ospatu zen Donostiako Elizbarrutiko pastoral ikasturte berriko Laikoen Mahaiaren lehenengo topaketa. Mugimendu, talde eta artzapez-barruti ezberdinetatik etorritako parte-hartzaileak funtsezko gai baten inguruan bildu ziren hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza partekatzeko: laikoek bizitza publikoan duten presentzia.

Bokazioak aztertzen

On Fernando Prado gotzainak, On Mikel Aranguren bikario nagusiak, On Jon Molina, apaizen ordezkariak, On Juan Pablo Arostegi, gazte bokazio pastoraltzarako ordezkariak, eta gazte talde bat, Baionako Seminariora bisita egin zuten Alliet monsinoreak gonbidatu eta harrera eginez.

Día de Todos los Santos y Día de los Difuntos en el Espejo de Gipuzkoa

Este fin de semana vivimos una de esas fechas marcadas en el calendario de la tradición y la memoria. El sábado 1 de noviembre celebramos el Día de Todos los Santos, y el domingo 2 de noviembre, el Día de los Difuntos. Escucha un fragmento del Espejo de Gipuzkoa, presentado por Ivan Benko, en el que repasamos la importancia de nuestra tradición.

Zendutako gure ahaideak gogoan

Azaroak 1. SANTU GUZTIEN OROITZAPENA

Ekialdean, Sirian, oso aspaldi jaiegun bat zuten munduko martiri guztiak gogoratzeko eta goraipatzeko. IV. mendean bizi izan zen San Efren diakonoak gorazarrea egin zuen jai horretarako. Gerora, Bonifazio IV.a aita santuak Erromako Panteon tenplua eliza bihurtu zuen 609an, Ama Birjinari eta martiri guztiei eskainia: Sancta Maria ad martyres izena jarriz. Martiri guztien garaipena ospatzeko jaia Pazko-igande hurrengo ostiralean izan ohi zuten, martirien garaipena Pazkoarekin lotuz, Ekialdean bezala. Hala gertatu zen 609ko maiatzaren 13an.