Asteko berriak (iraila, 5)
“10 Hitzak”
(Noticia de la semana pasada – Recordatorio)
“10 Hitzak” ibilbidea fedeak bizia nola eralda dezaken deskubritzen laguntzeko gazteei zuzendutako proposamena da.
Los obispos europeos llaman a vivir la “Paz con la Creación” durante el Tiempo de la Creación 2025
Del 1 de septiembre al 4 de octubre, los cristianos están invitados a asumir un compromiso concreto con la naturaleza, promoviendo hábitos sostenibles y una conversión ecológica que refleje la fe y la justicia social.
La Pastoral Juvenil-Vocacional recomienda el podcast “Carlos Acutis: el santo milenial”
La Delegación de Pastoral Juvenil-Vocacional de la Diócesis de San Sebastián invita a todos los jóvenes a descubrir el podcast “Carlos Acutis: el santo milenial”, disponible en Spotify.
Donostiako Elizbarrutiak bere gizarte-lana bizirik mantendu du udan ere
Uda atsedenerako, oporretarako eta deskonexiorako garaia izaten da. Hala ere, Elizarentzat, urteko une bakoitza aukera bat da, karitatea zabaldu, eta gehien behar dutenei eskua luzatzeko.
Arantzazuko Santutegiak bere bedeinkapenaren 70. urteurrena eta oinarrizko harria jarri zenetik 75. urteurrena ospatzen du
Joan den larunbatean, abuztuaren 30ean, Arantzazuko Santutegiaren bedeinkapenaren hirurogeita hamargarren urteurrena ospatu zen. Bestalde, irailaren 9an, gaur egungo tenpluaren oinarrizko harria jarri zenetik 75 urte beteko dira. Gertaera hau 1950ean gertatu zen, Gipuzkoako zaindariaren, Arantzazuko Ama Birjinaren, jai egunarekin bat eginez.
Misio eta solidaritza taldeen topaketa
Lagun maiteok:
Misioetarako Ordezkaritzak irailaren 20an, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Gotzaindegiko klaustroan, egingo den Misio Topaketara gonbidatu nahi zaituzte.
«Carlo Acutis: Eukaristia ospatua, gurtua eta… bizitua» (Gotzainaren mezua)
On Fernando Prado Ayuso, CMF
Donostiako gotzaina
Santuen bizitzan beti aurkitzen ditugu gaur egungo kristauak, eta batez ere gazteak, inspiratu ditzaketen bide argitsuak. Carlo Acutis, 2006an hamabost urterekin hil zen nerabe milandar hura, itsasargi bihurtu da dagoeneko belaunaldi honentzat. Bere bizitza labur, xume eta Jaungoikoari sakon loturik dagoenak kristau izatearen bihotza Eukaristiaren inguruan taupadaka eta bertatik elikatzen dela gogoratzen digu. Idazki labur honen izenburuak —“Eukaristia ospatua, gurtua… eta bizitua”— proposamen labur eta xumea izan nahi du, bere bide espiritual bera egiten lagunduko diguna. Guztiontzat izan liteke, bereziki zuentzat, gazteok, benetako bizi-programa bat.
(Oharra) Koruko Ama Birjinaren eta Arantzazuko Ama Birjinaren ospakizunak
Oharra.— Irailaren 8an, astelehenean, Koruko Maria Birjinaren eguna da. On Fernando Prado gotzainak Meza Nagusia Santa Maria basilikan 11:00etan zuzenduko du.
Hurrengo egunean, irailaren 9an, Arantzazuko Maria Birjinaren eguna da; gotzainak 12:00etan meza Arantzazuko Santutegian zuzenduko du.
UDAKO LABURPENA 2025