Blog

Asteazkeneko berriak

Asteazkeneko berriak

Zilarrezko Euskadi saria

Idatz, elizbarrutiko liburu-denda, Gipuzkoako Liburu-Denden Elkarteko partaidea da, eta erakunde honek, Zilarrezko Euskadi saria eman dio Mario Calabresi kazetari eta idazle italiarrari gaztelaniazko narratibaren atalean, Salir de la noche lanagatik.

Elizbarrutien arteko lankidetza hitzarmena

Kabgayiko (Ruanda) eta Donostiako elizbarrutien arteko lankidetzaren esparruan, Kabgayiko gotzaina, Balthazar Ntivuguruzwa monsinoreak, bisita ofiziala egin zion atzo Donostiako gotzain Fernando Prado monsinoreari. Bileran zehar, bi artzainek, pastoral-lankidetza zehaztu zuten.

“Bizitza osasuntsuaren artea. Ebanjelioa eta heldutasun afektiboa”

Gustatuko al litzaizuke zure fedean sakontzea eta Kristorekin duzun harremana sendotzea? Era bete-betean maitatu nahi duzu, Jesusek bezala? Afektibitatea sendatzeko bide batetik gidatuko zaituen ikastarora gonbidatzen zaitugu. Jesusen begiradapean eta HARENGATIK eraldatzen utziz bakarrik egin daitekeen bidea, alegia.

adOra-ren lekualdatze jendetsua

Joan den ostiralean, urriaren 18an, espiritualtasun eta debozio sakoneko eguna bizi izan genuen, Sakramentu Santua, San Martin Gotzaina parrokiatik Artzain Ona katedralera eramanda.

On Fernando Aguraingo klaretarren kongregazioaren ospakizunean

Aguraingo klaretar elkarteak joan den asteburuan ospatu zituen kongregazioaren 175 urteak. Ekitaldiak ostiralean hasi ziren Abade Etxean ‘Breve historia de la Congregación Claretiana’ filma ematearekin bat. Josu Aldayk zineforuma moderatu zuen kongregazioaren historia eta Araban izan duen bilakaeran sakondu zuelarik.