Ostiraleko berriak
Komunikazioaren Hileroko Txostena (iraila)
Komunikazioaren Hileroko Txostena Donostiako Elizbarrutiko Komunikazio Ordezkaritzak egindako dokumentua da, eta hilabetean zehar zabaldutako jardueren eta edukien ikuspegi zehatza eskaintzen du.
‘El Espejo de Gipuzkoa’ (COPE): harrera, etxebizitza eta misioari buruzko gogoetak
Urrian zehar, COPEren ‘El Espejo de Gipuzkoa’ saioak, gure gizartearentzat eta fedearentzat garrantzi handia duten gaiei buruzko ikuspegi hurbil eta sakona eskaini die entzuleei. Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldiatik hasi, Caritasek etxebizitzarako eskubideari buruz egindako kanpainatik barrena, eta Domund 2024ko prestaketaraino, irratsaioak, bere esperientziak eta gogoetak partekatu dituzten gonbidatu azpimarragarriak izan ditu.
Domund 2024: “Zoazte eta gonbidatu guztiak jai-otordura”
Datorren urriaren 20an, Donostiako Elizbarrutiak, Eliza unibertsal osoarekin batera, Domund 2024 ospatuko du. Aintzat hartzeko eguna “Misioen hilabetean”, izan ere, bertan, Ebanjelioaren mezua munduko leku behartsuenetara eramaten duten misiolariekin otoitz egin eta lankidetzan aritzen gara.