Euskadiko gotzainak eta CONFER Euskadi, Loiolan bildu dira sinodaltasun bidean aurrera egiteko
Euskadiko erlijiosoek, CONFER Euskadiren 25. batzarra ospatu zuten azaroaren 25ean eta 26an Loiolako Gogartetxean (Azpeitia). Elkarrekin egoteko, eta, zalantzarik gabe, esperientzia desberdinak trukatzeko jardunaldia. CONFERen (Espainiako Erlijiosoen Elakartea) oinarria, Jainkoarekin bat egitea da, batik bat, Itxaropenaren Jubileuaren urte honetan.

Erlijiosoek iragan hilaren 25eko goizean, CONFER Euskadiren, eta Elizbarrutiko hiru CONFERrekin (Gasteiz, Bilbo eta Donostia) zerikusia duten gaiak landu zituzten. Arratsaldean prestakuntza-jardunaldi bat izan zuten Jose Carlos Bermejoren eskutik. “Akonpainamendua eta laguntza-harremana” izenburupean, erlijioso camiloak, entzuteko beharraren garrantzia nabarmendu zuen. “Entzutearen akonpainamenduan eragiteko garaia da. Sinodoaren azken dokumentua entzuteko. Entzutea ez dela edozer gauza entzuteko. Elkarri entzun behar diogu lagunduak izateko, irteteko eta askatzeko. Entzutea eta laguntzea, gizatiartzeko modua da. Entzutea medikuntza da, funtzio desberdinak betetzen baititu, eta bihotzeraino iristen dena hori da. Elkarren ondoan egoteak ez du preziorik. Hitzaren indarrari erantzun behar zaio, eta Espirituari entzun”.
Hurrengo egunean, hilaren 26an, erlijiosoek, euskal elizbarrutietako hiru gotzainekin; on Joseba Segura, Bilboko gotzaina, on Juan Carlos Elizalde, Gasteizko gotzaina, eta Fernando Prado, Donostiako gotzaina.
Topaketa, 9:15etan hasi zen otoitz labur baten eskutik. Ondoren, Donostiako gotzainak hitzaldia eskaini zuen solasaldiari hasiera emateko. Fernando Prado monsinoreak, egungo momentua, Sinodoa, tokiko elizetan ezartzeko urratsaren baitan kokatu zuen, eta zera nabarmendu zuen, beharrezkoa dela bide partekatu horretan bizitza sagaratuaren benetako parte-hartzea indartzea.
Donostiako gotzainak, Fernando monsinorea, Sinodoa ezartzeko prozesua, eta bide sinodalean bizitza sagaratuaren parte hartzea azaldu zituen. Bokazioen mamia tokian tokiko elizetan dagoela adierazi zuen, eta, beraz, une honetan, bizitza kontsakratua, gainerakoentzako, komunio laborategi bat izan daitekeela, hau da, lankidetzatik erantzunkidetasunera igaroz.
Bere hitzaldian, elizbarrutietako erlijiosoei eskerrak emateaz gain, bertako Elizaren misioko kide, eta erantzukizun osoz, “etxekoak direla” gogoratu zien.
Gotzainak, zera azpimarratu zuen, prozesu sinodalak, bizitza sagaratuari dei egiten diola tokiko elizaren kide izatearen kontzientzia handiagoa har dezan, eta urrats gehiago eman ditzan, hau da, lankidetza eskuzabal batetik, inplikazio eta erantzunkidetasun sinodal handiagora igaroz. Gotzainak azpimarratu zuen, ibilbide sinodalak bizitza sagaratuari dei egiten diola tokiko elizaren kide izatearen kontzientzia handiagoa har dezan, eta urrats gehiago eman ditzan, lankidetza objektibo eta eskuzabal batetik, inplikazio eta erantzunkidetasun sinodal handiagora pasatuz. “Elkarrekiko maitasunean hazi behar da, eta misio partekatu batetik, ‘ikuspegi’ batera igaroz. Izan ere, ikuspegi partekatu hori ondo egiten ez badugu, misio ‘itsu’ bat izango dugu”.
Ondorengo elkarrizketa, zabala eta aberasgarria izan zen, entzuteko, hausnartzeko eta misio partekatuko denbora honetan elkarrekin parte hartzeko ildoak zehazten jarraitzeko aukera emango duten proposamen eta kezkez osatua.

Topaketa amaitzeko, Eukaristia ospatu zan Konbertsio Kaperan, Inaziotar espiritualtasunaren leku esanguratsua; bertan, San Inaziok bere fede-esperientziaren une erabakigarria bizi izan zuen.
Ebanjelioaren zerbitzura dagoen Eliza sinodalaren baitan, elkartasun, itxaropena eta elkarrekin aurrera egiteko nahia izan zen Batzarraren ezaugarri nagusia.
