Blog

Familien Jubileuaren inguruko otoitza

Familien Jubileuaren inguruko otoitza

Kaixo adiskideok:

Ikasturtea hasi dugu, eta eguneroko martxan ariko zarete guztiok. Eta hemendik, geldiune txiki bat egitera gonbidatu nahi zaituztet, Jaunaren aurrean jarri, eta familian otoitz egitera. Aurten, Jubileu urtea ospatzen ari garela eta, Pazko garaian familia pastoraltzarekin batera, Familien Jubileuan honelako ekintza bat proposatu genizuen.

Frantzisko Aita Santuak, Familia, “Etxeko Eliza” gisa izendatu zuen; Fedea elarazteko, eta erakusteko gunea. Keinu xumea baina esanguratsua iruditu zaigunez.

Beraz, aurtengo Pastoral urte honetan, garai liturgiko garrantzitsuetan, otoitzaldi bat bidaliko dizuegu, familia giroan, etxean egin ahal izateko.

Lagungarria izango zaizuelakoan, ondo izan.
Eskerrik asko zuen harreragatik.

Itziar Arozena

Haurtzaroko eta Nerabezaroko Katekesiaren Gotzain Ordezkaritza

Documentos: 

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira