Liturgi argitalpenak
Liturgi urte berriaren hasiera gerturatzen ari zaigularik dagoeneko argitaratuak ditugun liburuak gogora ekarri nahi ditugu. Euskarazko Meza-liburua 2019ko Abendualdiaren hasieran argitaratu zen eta Irakurgaiak 2021eko Garizuma hasieran.
Bestalde, bitarte horretan Mintzo eta Kantu aldizkariaren sei ale berezi argitaratu ziren apaizik ez denean Hitzaren Ospakizuna egin ahal izateko. Web orrian, baliabideetan zintzilikatu ditugu eta paperean inork nahi baditu Gotzaindegian eska ditzake eta dohainik bidaliko dizkiogu ale guztiak bukatu arte.

Ohikune liburuak onarpen eta argitalpen bidean daude, dagoeneko denak euskaratuak. Gaztelaniaz Meza-liburua, Irakurgaiak eta Ohikune liburu guztiak argitaratuak daude. Gogorarazi beharra dago, liburu hauen erabilpena ez dela hautazkoa, derrigorrezkoa baizik, lehengo liburu guztiak dagoeneko baztertu behar direlarik.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira