Blog

Keinu Solidarioaren diru bilketa

Keinu Solidarioaren diru bilketa

Joan zen otsailaren 14an, Hausterre EgunaGarizumaren hasieran, Fernando gotzainak, mezu bat partekatu zuen elizbarrutiko kide guztiokin.

2024ko Garizumako mezuan, “Basamortuan zehar, Jainkoak askatasunera bideratzen gaitu” izenburupean, “Garizumak gure atea jotzen du Jainkoarengana itzultzera gonbidatuz. Pazkoarentzako berrogei egun hauek gure bihotza Jainkoarekin eta gainerakoekin bat egiteko balio diezagukete”, gogorarazi zigun Gotzainak.

“Gure bihotzera itzultzen, gure leku sakonenera, eta gure bizitza Ebanjelioarekin berriro sintonizatzen” laguntzen digula Garizumak azpimarratu zuen. Pertsonalki eta gizarte gisa zapaltzen gaituen guztiaren aurka borrokatzera” gonbidatu gintuen. Aska gaitezen Ebanjelioaren musikarekin zerikusia ez duen guztiaz”.

Aurten ere ekintza erraz eta zehatz batzuk proposatu zituen “bide honetan lagungarri izan daitezkeenak”. Adibidez, Keinu Solidarioa. Aurtengo ekimena, Etxerik Gabeko Pertsonentzako, Elizbarrutiko Hotzaldi proiektuari, lan egun bateko baliokidea den diru kopurua ematea izan da.

Hotzaldi gaueko ostatu-egoitza da, batez ere kale gorrian dauden gazteei zuzendua. Zentroak, 30 plaza ditu, eta urteko 365 egunetan dago zabalik. Ostatua, afaria, dutxa eta garbitegi zerbitzuak eskaintzeaz gain, bertan dauden pertsonei ostatu-aukera bat bilatzen laguntzen zaie. Caritasen baliabideekin %100 finantzatutako proiektua da.

Fernandoren deiak oihartzuna izan zuen eta Keinu Solidarioaren eskutik, Donostiako Elizbarrutiko Caritasek, 18.159,25 euro lortu ditu.

Eskerrik asko, beste behin ere, Gipuzkoako gizarteari bere eskuzabaltasunagatik.