CONFER Gipuzkoaren Garizumako erretiroa

CONFER Gipuzkoak (Erlijiosoen Espainiako Konferentzia) joan den larunbatean, martxoak 21, Garizumako erretiroa ospatu zuen Donostiako Arrupe aretoan egindako ekitaldi baten eskutik. Berrogeita hamar bat erlijioso bertaratu ziren Elena Andres Suarezen hitzaldia arretaz jarraitzeko. Elena, irakasle diplomatua da Musika Hezkuntzan eta Teologian, eta aditua Barnekotasunaren Hezkuntzan.
Hizlariak oso izenburu iradokitzailea proposatu zien parte hartzaileei: “Obedientziaren dantza”. Berau, Madeleine Delbrel (1904-1964) mistika, idazle eta gizarte laguntzaile frantziarrarena lan baten izenburua da.
Elenak entzute sakonaren garrantzia azpimarratu zuen; arretaz entzutea, izaki osoarekin entzutea… Entzuteak, bereizi esan nahi du. Eta entzutea eta bereiztea, eskutik hartuta doaz.
Hitzaldiaren izenburuan murgilduta –“Obedientziaren dantza”–, Elenak galdera egin zuen: “Zer zerikusi du obedientziak dantza batekin?”. Entzutean. Dantza malgutasunaren premian barneratzen da, eta bikote batean, adibidez, malgutasunak nagusi behar du izan, dantza gauzatu dadin.
Bestalde, Jainkoak poza sortzen du. Poz handia. Poztasuna Jainkoaren erritmoarekin bat, eta, jakina, Maitasunaren musika beste pertsonekin egunerokotasunean. Kamera geldoan. Bizitzea, bizitzen dakigunean, harmonia bihurtzen da bizitza.
Erretiroan, Madeleine Delbrelen poesia bat irakurri zuten. Hona poesiaren zati bat;
“Jauna, zutaz pozik bageunde, ezin izango genioke aurre egin mundua gainditzen duen dantzatzeko behar horri, eta zure probidentziaren urratsak jarraituz, zein dantza egin nahi duzun asmatuko genuke.
Biziarazi gure bizitza, ez dena kalkulatuta dagoen xake joko bat bezala, baizik eta amaierarik gabeko festa bat bezala, non zurekin topo egitea berritzen den, dantza bat bezala, zure graziaren besoen arteko dantza bat bezala, Maitasunaren musika unibertsalarekin. Jauna, zatoz gu gonbidatzera”.
Eta hori da ere, CONFERek proposatzen duen gonbidapena; Jainkoaren doinuan alaitasunez dantzatzea.
Eguna amaitzeko, otoitz bat eta isiltasun une bat egin ziren, parte-hartzaileek entzun eta aditu zuten guztia bihotzera iritsi zedin.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira