Blog

Migratuen Pastoraltzaren Abendualdiko Erretiroa

Migratuen Pastoraltzaren Abendualdiko Erretiroa

“Zain nago nire arima Jainkoaren egarri baita” (Sal 42)

Joan den abenduaren 14an, igandea, Donostiako Elizbarrutiko seminarioan, Pertsona Migratuen Pastoraltzak antolatutako Abendualdiko Erretiroa ospatu zen; elkartze, otoitz eta anaitasun gune honek, migratzaile elkartea, eta gure elizbarrutian euren pastoral bidea laguntzen dutenak bildu zituen.

Erretiroa, Fernando Redondok zuzendu zuen, hau da, Espainiako Gotzainen Batzarreko (EEE) Pertsona Migratuen Pastoraltzako zuzendariak. Fernandok, parte hartu zuten pertsonak, itxaronaldiaren esperientziatik, Abendualdian, itxaronaldiaren eskutik sakontzera gonbidatu zituen bildutakoak. Hau da, Jaungoikoaren esperantza eta irrika.

Jardunaldirako aukeratutako izenburua, “Espero porque mi Alma tiene Sed de Dios” (42. salmoa) izan zen. Testu bibliko honek erretiroaren ibilbide osoa gidatu zuen, eta indar handiz entzun zen migratutako pertsona askoren bizi-errealitatean, bizitza duin, harrera eta Jainkoarekin elkartzeko desira gogoz.

Parte hartzaileei harrera eginez hasi zen jardunaldia, hasiera-hasieratik hurbiltasun eta elkartasun giro beroa sortuz. Ondoren, Espiritu Santuari dei egiteko otoitza errezetatu zen, bere argia eskatuz, bihotza ireki eta Hitzak eraldatzen uzteko.

Goizean zehar, 42. salmoaren hausnarketa eta sakontze bi une bizi izan ziren. Bietan, bertaratutakoei, euren historia pertsonal, eta komunitate artekoak berrirakurtzen lagundu zieten, euren herriarekin dabilen Jainkoarenganako fede, itxaropen eta konfiantzatik.

14:00etan, bildutakoek anaitasun bazkaria partekatu zuten, herrien arteko bizikidetzaren, kultur aniztasunaren eta aberastasunaren adierazgarri argia; komunitate eta harrera loturak indartzeko modu aparta.

Arratsaldean, Erretiroan, aitortza eta adiskidetze ekitaldi bat ospatu zen. Ekimen honi esker, partehartzaileak, espiritualki prestatu ziren Eukaristiaren ospakizunerako; eguneko erdigunea eta goren unea.

Elizbarrutiko bost apaizek lagunduta, Fernando Redondok eman zuen meza, eta esker on, eta elkartasun une sakon bat bezala bizi izan zen.

Erretiroan jende askok parte hartu zuen. 233 pertsona heldu, eta 62 haur bildu ziren, hau da, Pertsona Migratuen Pastoraltzak elizbarrutiko bizitzan duen konpromisoaren, bizitasunaren eta garrantziaren islada.

Abendualdiko Erretiroa, zalantzarik gabe, Jainkoarekin, besteekin, eta norberarekin elkartzeko ekitaldia izan zen. Eguberriak ospatzeko bihotza prestatzen lagundu zuen; egarri oro asetzen duen Jainkoarengan itxaropena eta konfiantza berretsiz.