Blog

Garizuma-erretiroa

Garizuma-erretiroa

Martxoak 17an, igandea, Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen ordezkaritzak Garizumako Erretiro bat antolatu du, bereziki Gipuzkoan bizi diren pertsona migratzaileei zuzendua.

Erretiroa Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan ospatuko da, 10:00tatik 17:00tara, eta otoitz, gogoeta, testigantza eta bizikidetza uneak izango ditu. Aurtengorako aukeratu den leloa, honoko hau da: “EZ EZAZU HONDOA JO! Anima zaitez, Izan Argia, Fidatu, Arriskatu, Errezatu, Egin aurre”.

Gipuzkoan bizi diren pertsona migratuak elkartzeko eta aldamenean norbait izateko gune bat eskaintzea da erretiro honen helburua. Baita kristau-elkartea migrazioaren eta kultur aniztasunaren errealitateaz sentsibilizatzea ere.

Pertsona Migratuen departamentuak, interesa duen pertsona orok Erretiro honetan parte hartzera animatu nahi ditu, eta parrokiei ekimen hau zabaltzeko, eta inguruko migratzaileak hartzeko, gonbitea egiten zaie.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri harremanetan Pertsona Migratuen ordezkaritzarekin honako helbide honetan: pastoralinmigrantes@elizagipuzkoa.org