Uholdeak Goierrin: Gotzain Jaunaren gertutasun mezua
(Argazkia: Noticias de Gipuzkoa.-) Joan den orduetan Gipuzkoako zenbait lekuetan, zehazki Goierriko zenbait herri eta auzotan izandako uholdeen aurrean, On Fernando Prado gotzain jaunak bere auzokide eta kaltetuei elkartasun eta gertutasun mezu txiki bat bidali nahi izan du. Hona hemen bere mezua:
GIPUZKOAKO HERRIETAKO UHOLDEETAN KALTETUTAKO BIZILAGUN GUZTIEI
Donostian, 2025eko maiatzak 19
Lagun maiteak,
Astelehenean kezkaz hartu nuen Goierriko hainbat lekutan eta Gipuzkoako gure lurraldeko beste leku batzuetan bat-bateko uholdeen albistea. Jainkoari esker, ez dugu giza galerarik izan, nahiz eta askok eta askok galera material gutxi-asko esanguratsu batzuei aurre egin behar izan diezuen zenbait negoziotan eta zenbait etxebizitza eta garajetan.
Horrelakoetan ateratzen da gure onena, lankidetza, eskuzabaltasuna, besteekin bat sentitzea. Eskerrik asko denontzat hain adierazgarria eta garrantzitsua den testigantza honengatik.
Ezer gutxi gehiago egin dezaket zuengatik zuzenean kaltetuenak izan zaretenoi nire maitasuna eta gertutasuna adieraztea baino. Guztion alde otoitz egiten dut, normaltasuna lehenbailehen berreskura dezazuen. Har ezazue nire agurrik beroena.
In Corde Matris
+ Fernando
Donostiako gotzaina